Herriz Herri - Bardoze (L) | 2026ko Maiatzaren 07a
Pilotako emaitzak
Apirilaren 25ean, Lekornen iragan ziren Iparraldeko pala goma hutsa txapelketako emazteen finalak, eta Uhaldean-ek bi talde kalifikatu zituen: Anna Recalde eta Mila Martinon M22 kategorian, Lekorneko Airetik taldearen kontra, eta Amaia Maindive eta Ana Sarcou M19 B kategorian, Baigorriko Zaharrer Segi taldearen kontra.
Gure bi taldeek irabazi zituzten haien finalak eta konfirmatzen dute gure pilota taldearen forma. Goresmenak haiei eta entrenatzaileei!










