Herriz Herri - Donoztiri (NB) | 2026ko Maiatzaren 07a
Pilota txapelketak - Panneau Pocket - Auto itzulia 2026
Pilota txapelketak
Larunbatean izan dira pilota txapelketak Sanokin gelan.
Partidak ederrak izan dira. Final kontsolantean, Mickael Jaureguy eta Damien Pourteauk galdu dute Xan Suzanne eta Christophe Jaureguiberryren kontra.
Emazteen finalean, Nadia Recalde eta Mikela Destribats-ek galdu dute Marina Cachenaut eta Christine Lacroix-ren kontra.
Gizonen finalean, Raphael Lagourgue eta Gilen Sorhouet-ek galdu dute Guillaume Jaureguiberry eta Sebastien Haristoyren kontra.
Ikusten duzue xuri guziek irabazi dutela.
Bazkari on baten inguruan jendeak elgarretaratu dira eguna bukatzeko.
Panneau Pocket
Donoztiriko herria hementik goiti sartu da aplikazio hortan abisatzeko Donoztiriko biztanleak.
Aski da ordenagailu edo mugikorrean sartzea panneau pocket.com helbidera eta herria sartzea. Ikusiko duzue argazkizBil Toki etxeko lanaren aurrerapena.
Auto itzulia 2026
Maiatzaren 9an, auto itzulia pasatuko da Donoztiritik. Bidaia 2.200km-koa da eta Parisetik Miarritzerat izanen da. Ikusiko da lehengo lasterketa-autoa. Izturitzetik Lekuineko bidean pasako dira (15:00-15:30).











