Herriz Herri - Ziburu (L) | 2026ko Maiatzaren 07a
Odol ematea - Ikusgarria - Azokaroaren hitzordua
Odol ematea
Maiatzaren 15ean ostiralarekin (15:00-19:00), odola emateko parada izanen da Guy Poulou erabilera anitzeko gelan. Usaian bezala, aitzinetik hitzordua hartu behar da dondesang.efs.sante.fr plataformaren bitartez. Zatozte trumilka, emaitza bakoitzak balio du!
Ikusgarria
Maiatzaren 7an (19:00), “Kankarro” ikusgarria emanen da Zokoako pilota plazan. Zirkua eta dantzaren artean, “Kankarro” ikusgarriak Euskal Herriko sagar kulturan inspiraturiko mundu poetiko batean murgilduko gaitu. Aire eta zentzumen ikusgarri horretan, zintzilikaturiko uhalek eta gorputzek grabitateari buru egiten diote. Laborantza antzeei eskainiriko oda, tradizioa eta sorkuntzaren artean. Europar Batasunak diruz laguntzen duen EKO Zirkuko Pirinioak lankidetza proiektuaren harira aterpeturiko ikusgarria da (Interreg POCTEFA 2021-2027 programa). Eleanitzetan, urririk eta denei idekia da.
Azokaroaren hitzordua
Maiatzaren 7an (19:00), galeserari buruzko gaualdia iraganen da Baltsanen. Robin Farrar-en hitzaldia izanen da, ondotik Gwilym Bowen Rhys-en kontzertua. Sartzeak 10 euro kostako du. Ongi etorri deneri!











