Herriz Herri - Baiona (L) | 2026ko Maiatzaren 07a
Hitzaldia - Liburu aurkezpenak - Señora sariketa
Hitzaldia
Maiatzaren 7an (18:00), Jérôme Ibarzo “Bidaia Baionako desagertutako monumentuen gaindi” gaiaren inguruan mintzatuko da Euskal Museoan.
Liburu aurkezpenak
Maiatzaren 7an (18:30), Xipri Arbelbideren “Requiem” liburuari buruzko eztabaida iraganen da, Elias Goñi eta Beñat Castorenerekin. Hitzordu hori Biltxokon iraganen da.
Bertzalde, maiatzaren 15ean (19:00), “Palestina eta ekialde hurbila sutan 2023-2024”liburuaren aurkezpena eginen duIñaki Lopez de Luzuriagak. Hau ere Biltxokon.
Señora sariketa
Maiatzaren 16an (18:00), Señora bertsu sariketa iraganen da Zizpa gaztetxean. Maddi Agirre, June Astegieta, Nahia Etxeberri, Oihana Iguaran eta Ana Picallo izanen dira bertsulariak, gai emailea Aintzane Irazusta izanen delarik.











