Herriz Herri - Aldude (NB) | 2026ko Maiatzaren 07a
Alf’cup pala lehiaketa - Heriotze
Alf’cup pala lehiaketa
Joan den larunbatean jokatu dira finalak, urtero bezala Alfaroenea ostatuan. Huna emaitzak zein izan diren:
Gazteen maila:
Johañe Menta-Mathis Saffores 40
Battitt Urritselai-Patxi Burubeltx 25
Xaxari: Ainara
Emazteen maila:
Irune Urricariet-Maitena Larre 40
Amaia Minartzena- Emma Urritselai 33
Xaxari: Léa
Nahasketa maila:
Amaia Irioin-Rémi Munduate 40
Marc Axket- Léa Elixa 36
Xaxari: Arnaud
Gizonak Tenizean:
Seb Mahatso-Seb Gorrostiague 40
Amaia Irioin-Arnaud Ustarroz 12
Xaxari: Rémi
Gizonak Gomaz:
Iban Casemajor-Mattin Inda 50
Pantxo Xuhar-Arnaud Ustarroz 37
Xaxari: Marc
Heriotze
Pilale Bidondo, Urepelen Muttikoinean sortua, joan den ebiakoitzean 94 urtetan zendu da. Aldudeko Koxkarteko Ttattin zenarekin ezkondua zen. Hiru seme-alaben aita, bizia laborantzan eraman du. Bere nahigabe, parte handia jasan du: bizi-lagunaren eritasuna bai eta Jean-Michel semearen heriotza ere. Bainan, Pilalek beti inguruan konpainia goxoa banatu du.
Xalbador zenaren auzo eta laguna izanik, Mixel Itçaina zenak Xalbadorri buruz idatzitako liburuan agertzen dira zazpi orrialdetan Pilale zenaren lekukotasun eta oroitzapen zoragarriak. Gizon laket baten oroitzapena uzten dauku. Doluminak familiari.











