Euskal diaspora | 2026ko Maiatzaren 07a

Erroak berreskuratzen, SLCn euskal lekukotasun emaile eta Karmele

Joseba Etxarri

BORDELE. Murgildua da Euskal Etxea kontzertu sasoin berrian. Murgi eta Ixabe banda lapurtarren emanaldiaren ondotik (irudian), besta eginen dute ekainaren 6an auzoan eta Euskaldunen Plazan, eta 21ean Baionako Bacano taldeak eginen die bisita
BORDELE.%20Murgildua%20da%20Euskal%20Etxea%20kontzertu%20sasoin%20berrian.%20Murgi%20eta%20Ixabe%20banda%20lapurtarren%20emanaldiaren%20ondotik%20(irudian)_%20besta%20eginen%20dute%20ekainaren%206an%20auzoan%20eta%20Euskaldunen%20Plazan_%20eta%2021ean%20Baionako%20Bacano%20taldeak%20eginen%20die%20bisita

BRANDSEN, ARGENTINA. Bilkura berria eginen dute aste huntan Buenos Aires probintziako Brandsen herriko euskaldunek. Argentinako beste hamaika lekutan bezala, bada bertan jende andana euskal arbasoduna, eta euskaldunak bertako historiako parte izan dira, baina denborarekin hori lausotzen joan zen. Ez da sekula egon Euskal Etxerik Brandsenen. Hondarreko urteetan herritar batzuk heien euskal erroez galdegiten hasi ziren, horietarik bat Cristina Juliarena: ikertzen hasi eta 21 familiaren istorioak bildu zituen; 2019an familia horien elkarrizketa eta datuei, emigrazioaren testuingurua eman, Euskal Herriari buruzko informazioa emendatu eta liburua argitaratu zuen, 270 orrialdekoa. Pandemia eta gero, liburua oinarri, sinadura bilketa egin eta hainbat auzokidek hala eskaturik 2023an herriko karrika bati “Boulevard de los Vascos-Euskaldunen Ibilbidea” (sic) izena ezarri zioten. 2025ean, presuna batzuk tarteka elgarretaratzen hasi eta irailean Euskal Diasporaren Eguna ospatu zuten lehenengoz. Geroztik berriz elgarretaratu dira, hondarrekoz apirilaren 17an, eta ostegun huntan berriz eginen dute. Proiektuen artean, haritz bat landatzea, eta handiena, euskal elkarte bat sortzea. Aitzina, Brandsen-eko euskaldunak!

SALT LAKE CITY, AEB. Utah-ko Euskal Etxeko lagunak prestatzen ari dira SLCn oihartzun handia duen “Living Traditions Festival”-erako (Bizi diren tradizioen festibala), aurten 40. aldikoz, maiatzaren 15etik 18ra. Heien partaidetza urtero, stand bat da, Euskal Herriaren berri emanez eta jateko batzuk prestatu eta saldurik —txurroak dira jendeak gehien estimatzen duen gauzetako bat— eta Euskal Etxeko “Utahko Triskalariak” dantzari taldearen emanaldia, bertako txistulari, atabalari, akordeon-jotzaileekin. Diasporan ohi bezala, dantzari eta musikari guziak dira bertan sortuak, Euskal Etxeko euskal giroan haziak eta euskal engaiamendu eta dedikazio handikoak. Biba zuek!

KARMELE. Hala du izena maiatz huntan Estatu Batuetako hainbat Euskal Etxe eta leku ibiliko dituen euskal filmak, euskaraz, azpitituluak ingelesez. Donostiako Txintxua euskal ekoiztetxearen eskutik, eta NABO eta San Frantziskoko Euskal Etxea antolatzaile, filmaren zuzendaria, Asier Altuna, eta ekoizlea Marian Fernandez Pascual, izanen dira emanaldietan, filmaren ondoren publikoarekin solaskide. Interes handia piztu du, Diaspora eta erbesteari lotu istorioa kondatzen baitu, Karmele Urresti eta Txomin Letamendirena, Kirmen Uriberen “Elkarrekin esnatzeko ordua” eleberrian oinarritua. Ostegun huntan, maiatzaren 7an, emanen dute, estreinakoz, New Yorken, hirian bizi den Kirmen Uribe idazlea bera ere partaide, eta ondoren Washington DCn (8an), Buffalo WYen (9an), Renon (11n), Gardnervillen (12an), San Frantziskon (15ean), Ontario ORen (16an), Gooding-en (17an), Boisen (19an), Chinon (21ean), Bakersfielden (22an) eta Seattlen (31n). Han edo hemen, ikusi beharreko filma. On egin!

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3833. zbk

Gure Hitza | 2026/05/07

Euskarari bai, murrizketei ere bai…

Ainhoa Etxenike

Berria fite hedatu da: apirilaren 27an, Urruñako herriko kontseiluko lehen osoko bilkuran, 26.500 euroko diru murrizketa bozkatua izan da elkarteen diru laguntzetan. Besteak beste Seaska da kaltetuena izanen, Urruñak emanen dien laguntza 22.000 eurotik 2.500 eurora pasako baita, hau da %89 gutiago. Oro har, euskararen aldeko diruztatzean %71ko apaltzea izanen da. Seaska kaltetzeaz gain, AEK, Euskal Konfederazioa, Uda Leku eta Hazia elkartea bezalako egiturak ere kaltetuak izanen dira.

Erabaki zentzugabekoagoa gainera, bilkura hastapenean Azterketak Euskaraz-ek Herriko Etxeak euskarazko azterketen aldeko jarrera har dezan aurkeztu mozioa onartua izan baita. Xuri erran, beltz egin…

Berri kezkagarri hunen parean, Urruñako ikastolak agiri bat zabaldu du, bere desadostasuna jakinarazteko. Horretarako, Sebastien Etchebarne auzapez berriak bere taldearekin hauteskunde programan eta kanpainako agirietan...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016