Herriz Herri - Armendaritze (NB) | 2026ko Maiatzaren 07a

Maila handia Armendaritzen, Haur Kantu Txapelketako finalerdian

Baxe Nafarroako Haur Kantu Txapelketa: goizeko saioko parte hartzaileak (Arg: Irulegiko irratia)
Baxe%20Nafarroako%20Haur%20Kantu%20Txapelketa:%20goizeko%20saioko%20parte%20hartzaileak%20(Arg:%20Irulegiko%20irratia)


Haur Kantu Txapelketaren edizio berriko finalerdia maiatzaren 3an iragan da, giro ezin hobean eta parte-hartze zabalarekin. Gure Irratia, Irulegiko Irratia eta Xiberoko Botza irratiek antolaturik, hiru saioak aldi berean egin dira Lapurdin, Baxenabarren eta Xiberoan. Baxe Nafarroako hitzordua Armendaritzeko Zuentzat gelan emana zen. 130 bat kantari bildu dira, bi adin kategoriatan banaturik.

Emanaldiek maila handia erakutsi dute, eta epaimahaia osatzen zuten Amaia Riouspeyrous, Kattalin Indaburu, Magali Zubillaga, Antton Larrandaburu eta Thierry Biscary kantariek lan urria ukan dute irabazleak hautatzeko.

Emaitzak

Haurtxoak (6‑11). Bakarka:

Lehen saria: Milia Jeannin – “Aitatxiren autoa” (Hitzak eta musika: Mixel Labeguerie)

Bigarren saria: Laia Iribarne Daguerre – “Xabinari” (Hitzak: Jojo Bordagaray / Airea: Vladimir Costa)

Binazka:

Lehen saria: Ana Çaldumbide Dolharé eta Laia Iribarne Daguerre – “Bizkaia maite” (Hitzak: Jose Angel Irigarai / Airea: Benito Lertxundi)

Bigarren saria: Xan eta Mattin Martinez Bidart – “Soldadu sartzea” (Hitzak: Bilintx / Airea: Joseba Tapia)

Taldeka:

Lehen saria: Larrepittittak – “Bizirik gaudelako” (Hitzak: Olatz Zugazti / Airea: Brenda Graham)

Bigarren saria: Errexiñulak – “Bai euskarari” (Hitzak: Telesforo Monzon / Airea: Herrikoia)

Publikoaren saria:

Mehaine eta Armendaritzeko eskola – “Erriola” (Hitzak eta airea: Janus Lester)

Trebetasun saria:

Xan eta Mattin Martinez Bidart – “Soldadu sartzea”

Akapela eta ausardia saria:

Teixa Iribarne Daguerre – “Zikilimarro”

Gaztetxoak (12‑15). Bakarka:

Lehen saria: Clhoé Caset – “Irulegiko eskua” (Hitzak eta airea: Bulego taldea)

Bigarren saria: Lilia Cernot-Guerin – “Goizero” (Hitzak: Daniel Landart / Airea: Anje Duhalde)

Binazka:

Lehen saria: Lili eta Xantiana Cachenaut Goyheneix – “Hala ere” (Hitzak eta airea: Lurdes Iriondo)

Bigarren saria: Eneka Lapeyrade eta Nerea Pochelu – “Hegoaldetik etorkin” (Hitzak eta airea: Beñat Sarasola)

Taldeka:

Lehen saria: Urrexoriak – “Urrundik heldu naiz” (Hitzak: Juan Antonio Urbeltz / Airea: Benito Lertxundi)

Bigarren saria: Maia Argain, Gana Berhocoirigoin, Andere Berhocoirigoin eta Xantiana Cachenaut – “Errespetuz” (Hitzak: Manex Erdozaintzi Etxart / Airea: Antton Valverde)

Publikoaren saria:

Baigurako laminak – “Tzinbi tzanba, jo musika!” (Hitzak: Jon Casenave eta Uxue Guilsou-Casenave)

Sorkuntzaren saria:

Maia Argain-Oihanburu – “Joan zira”

Ausardi saria:

Ekain Harlouchet – “Lore eta Laban”

Akapela saria:

Iban Çaldumbide Dolharé – “Mosen Bernat Etxepareren”

Finala ekainaren 6an, larunbatez, Altzai‑Altzabeheti‑Zunharretan izanen da; han lehiatuko dira Larresoron, Armendaritzen eta Barkoxen finalerako sailkatu direnak.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3833. zbk

Gure Hitza | 2026/05/07

Euskarari bai, murrizketei ere bai…

Ainhoa Etxenike

Berria fite hedatu da: apirilaren 27an, Urruñako herriko kontseiluko lehen osoko bilkuran, 26.500 euroko diru murrizketa bozkatua izan da elkarteen diru laguntzetan. Besteak beste Seaska da kaltetuena izanen, Urruñak emanen dien laguntza 22.000 eurotik 2.500 eurora pasako baita, hau da %89 gutiago. Oro har, euskararen aldeko diruztatzean %71ko apaltzea izanen da. Seaska kaltetzeaz gain, AEK, Euskal Konfederazioa, Uda Leku eta Hazia elkartea bezalako egiturak ere kaltetuak izanen dira.

Erabaki zentzugabekoagoa gainera, bilkura hastapenean Azterketak Euskaraz-ek Herriko Etxeak euskarazko azterketen aldeko jarrera har dezan aurkeztu mozioa onartua izan baita. Xuri erran, beltz egin…

Berri kezkagarri hunen parean, Urruñako ikastolak agiri bat zabaldu du, bere desadostasuna jakinarazteko. Horretarako, Sebastien Etchebarne auzapez berriak bere taldearekin hauteskunde programan eta kanpainako agirietan...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016