Herriz Herri - Irisarri (NB) | 2026ko Maiatzaren 07a
Eskubaloia - Heldu den aste hondarreko partidak - Mus - Pilota
Eskubaloia
Gizonetan, nazional 3 mailan, irisartarrek irabazi dute Marmanden, 38-26.
Erregional mailan, bigarren taldeak irabazi dio Orteseri, 30-19.
Hirugarren taldeak irabazi dio Lasseuberi, 42-34.
Erregional mailan, hamazazpi urtez petikoek galdu dute Périgord-en, 27-36.
Nesketan, nazional 3 mailan, Kanbo/Irisarrik irabazi du Kostaldean, 28-24.
Bigarren taldeak galdu du Lucq de Béarn-en, 24-35.
Erregional mailan, hemezortzi urtez petikoek galdu dute Limoges-en kontra, 35-40.
Heldu den aste hondarreko partidak
Gizonetan, nazional 3 mailan, irisartarrek errezebituko dute Pessac (19:00). Irabazten badute partida hori, irisartarrak berriz itzuliko dira nazional 2 mailarat, heldu den sasoinean.
Erregional mailan, bigarren taldea joanen da Pessac-era (18:00).
Hirugarren taldea ariko da Gan-en (19:00).
Nesketan, Kanbo/Irisarriko bigarren taldea ariko da Buros-en (14:00) igandean.
Musa
Eskubaloiko Irisartarrak elkarteak antolatzen du museko lehiaketa, maiatzaren 8an, ortzirale arratsaldean, Airoski gelan. Irabaztunentzat 500€, finalistentzat 300€ eta sari frango. Izen emaiteak (14:00), partiden hastapena (15:00). Izanen da jateko eta edateko ere. Jin gostuan arratsalde goxo baten pasatzerat.
Pilota
Plaza laxoa
Uda ari zauku hurbiltzen eta gure pilotariak plaza laxoko bidean daude...
Irisartarrak Pilota elkarteak 10 pare engaiatu ditu, xitoetarik lehen mailaraino. Jazko sasoinean, lehen mailako Julien Etchegaray eta Julien Arbeletchek Euskal Herriko eta Frantziako txapelketetako bi finalak jokatu zituzten eta biak galdu. Bigarren mailako Eneko Etchevers eta Xan Bidart-ek aldiz galdu zuten frantses federakuntzako finala. Aurten ere esperantzaz beterik daude gure pilotariak!
Trinketean
Hemen, pilotariak lehiaketaren kondu, palantxan, pilota hutsean, emaztetan, elkarteak 7 pare ditu engaiatu, xitoetarik bigarren mailaraino.











