Herriz Herri - Urepele (NB) | 2026ko Maiatzaren 07a

Ordezkaritzak

Herriko Kontseiluak jakinarazten du ibilmolde berria abiatuko duela, lana partekatuz hautetsien artean.

Huna beraz nola banatuak izanen diren sail desberdinak:

Auzapeza: Xole Aire.Axuanta: Claude Martinez.

Ordezkaritza desberdinetan partaide izanen dira biak, baita Euskal Elkargoko eta Garazi Baigorriko poloko ordezkari, buxeta, bide eta arbola lepakatze sailen arduradun.

- Badira lau ordezkaritza:

- 1. Hirigintza (urbanismoa), Tokiko Hirigintza Planoa (PLUI delakoa), permisak, herriko apartamenduak: Pauline Texier arduraduna, Pierre Glaise ordezkari.

- 2. Ohiko gaiak: egun guzietako harat hunatak, elektrika, telefona, zuntz optikoa, elur kentzailearen segipena eta herriko langilearen kudeaketa: Elixabet Monaco arduraduna, Damien Guidon ordezkari

- 3. Eskola, jantokia, garraioa, Errola Sivu eta hiltegia: Céline Monaco arduraduna, Elixabet Monaco ordezkari.

- 4. Animazioa, komunikazioa, Amerikanoinea interpretazio zentroa, Kintondare POCTEFA, GECT proiektua, euskara eta kultura: Carole Casiriain arduraduna, Alicia Arretche ordezkari.

Bertzalde, Baigorri ibarreko Sindikateko lehendakari: Michel Bidart, ordezkari Elixabet Monaco.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3833. zbk

Gure Hitza | 2026/05/07

Euskarari bai, murrizketei ere bai…

Ainhoa Etxenike

Berria fite hedatu da: apirilaren 27an, Urruñako herriko kontseiluko lehen osoko bilkuran, 26.500 euroko diru murrizketa bozkatua izan da elkarteen diru laguntzetan. Besteak beste Seaska da kaltetuena izanen, Urruñak emanen dien laguntza 22.000 eurotik 2.500 eurora pasako baita, hau da %89 gutiago. Oro har, euskararen aldeko diruztatzean %71ko apaltzea izanen da. Seaska kaltetzeaz gain, AEK, Euskal Konfederazioa, Uda Leku eta Hazia elkartea bezalako egiturak ere kaltetuak izanen dira.

Erabaki zentzugabekoagoa gainera, bilkura hastapenean Azterketak Euskaraz-ek Herriko Etxeak euskarazko azterketen aldeko jarrera har dezan aurkeztu mozioa onartua izan baita. Xuri erran, beltz egin…

Berri kezkagarri hunen parean, Urruñako ikastolak agiri bat zabaldu du, bere desadostasuna jakinarazteko. Horretarako, Sebastien Etchebarne auzapez berriak bere taldearekin hauteskunde programan eta kanpainako agirietan...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016