Herriz Herri - Sara (L) | 2026ko Maiatzaren 07a

Lezeak - Abisu - Herriko zentro soziala - Pilota

Lezeak

Sarako lezeek plazer handi batekin prestatzen diote lekua Xabi Berrouet-i, bere “Sara lañopean” argazki erakusketa egiteko, maiatzaren 4tik 17a arte. Baratzezaina da, bainan maite du argazkiak ere egitea eta horiek ikusita, ohartuko gira argazki horiek zein ederrak diren Sarako mendiak eta eremuak lainopean. Bertzalde, ez ahantz Pontx pailazoarekin badirela bisitak maiatzaren 11n, 18an eta 25ean. Pontx pailazoak bisitariak agurtu ondotik, lezearen bisitari ekingo dio taldeak. 45 minutuko bisita gidatua lezeen barruan. Bukatzean bisitariek Pontxekin momentu berezi baten partekatzeko aukera ukanen dute; argazkiak, solasaldiak eta bestelakoak.

Abisu

Maiatzaren 8an beteranoen eguna, meza (11:00) izanen da eta ondotik loreak emanen dira bi hilerrietan. Elizan kontzertua (21:30) Ezpeleta Kantuz taldearekin.

Maiatzaren 9an Urrats Gaua kiroldegian, gaztetxeak antolaturik.

Herriko zentro soziala

Aitzineko egunetan buxeta bozkatu dute 72.800€-koa. Orain ikusi behar da kontseiluak onartuko duen, normalki bai.

Pilota

Plaza laxoan, esku-huska: gaztetxoak: Goyeneche Mikel-Sanjuro Behoteguy Jon galtzaile 00-30 Ñapurrak-en kontra.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3833. zbk

Gure Hitza | 2026/05/07

Euskarari bai, murrizketei ere bai…

Ainhoa Etxenike

Berria fite hedatu da: apirilaren 27an, Urruñako herriko kontseiluko lehen osoko bilkuran, 26.500 euroko diru murrizketa bozkatua izan da elkarteen diru laguntzetan. Besteak beste Seaska da kaltetuena izanen, Urruñak emanen dien laguntza 22.000 eurotik 2.500 eurora pasako baita, hau da %89 gutiago. Oro har, euskararen aldeko diruztatzean %71ko apaltzea izanen da. Seaska kaltetzeaz gain, AEK, Euskal Konfederazioa, Uda Leku eta Hazia elkartea bezalako egiturak ere kaltetuak izanen dira.

Erabaki zentzugabekoagoa gainera, bilkura hastapenean Azterketak Euskaraz-ek Herriko Etxeak euskarazko azterketen aldeko jarrera har dezan aurkeztu mozioa onartua izan baita. Xuri erran, beltz egin…

Berri kezkagarri hunen parean, Urruñako ikastolak agiri bat zabaldu du, bere desadostasuna jakinarazteko. Horretarako, Sebastien Etchebarne auzapez berriak bere taldearekin hauteskunde programan eta kanpainako agirietan...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016