Hegoaldean | 2026ko Apirilaren 30a

Alkohola eta lo-eragileak: adinekoen kontsumoa

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak ohartarazi du alkoholaren eta psikofarmakoen ohiko kontsumoaren prebalentzia handia dela 65 urtetik goragoko pertsonen artean. Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzak egin txosten batek agertzen du. Txosten horren arabera, gizonen %40ak egunero alkohola kontsumitzen du eta emazteen artean gora egin du lo-eragileen eta lasaigarrien erabilerak. Txostenak erakutsi duenez, adineko gehienek ez dute kontsumo arazorik, baina substantzia jakin batzuk maiz eta...

Hegoaldean | 2026ko Apirilaren 30a

Torturaren biktimak espainiar justiziari galdezka

Torturaren zazpi biktimek ekimen bateratua abiatu dute, Espainiako justiziari eskatzeko beren kasuak berriro irekiak eta ikertuak izan daitezen. Giza Eskubideen Europako Auzitegiak azken urteotan tortura kasu hauek ez ikertzeagatik Espainia hamar aldiz zigortu du. Oihan Ataun, Patxi Arratibel, Mikel San Argimiro, Martxelo Otamendi, Xabier Beortegi, Iñigo Gonzalez eta Bea Etxebarria dira ekimena abiatu dutenak, Iruñean agerraldia egin dute Oscar Sanchez eta Iratxe Urizar abokatuekin...

Mundu zabalean | 2026ko Apirilaren 30a

Mugarik ez OGM berrientzat

Apirilaren 21ean, NGT deitu OGM berriak kontrolik gabe onartzeko erabakia hartu du Europar Batasuneko Kontseiluak. Kontaminazio arriskua handitzen ari da eta OGMak landatu edo kontsumitu nahi ez dituztenek beharko dituzte kontrolak beren gain hartu. Maiatzaren 18an azken hitza ukanen du Europako Parlamentuak.

Orotarik | 2026ko Apirilaren 30a

Kukumarro

Itzul

Itzul hitzak erranahi franko badu: haietarik zonbait baizik ez ditugu aipatuko. Duela aspaldi gaztelerazko film bat ikusi nuelarik, “Volver” titulua zuena, norbaitek galdetu zidan “volver” hori nola “itzuliko” nuen euskaraz, erran nion: “itzultzea”. Ohartu gabetarik ere itzultzea bi aldiz segidan erabili genuen, lehenik mintzaira batetik itzultzea eta gero bere tokira gibel egitea...

Gogoa hazi | 2026ko Apirilaren 30a

Gazteen osagarri mentala (IV)


Laugarren aldiz segitzen dugu Cyril Tarquinio psikologo eta psikoterapeutak argitaratu liburuaren irakurketa (“Génération à vif” - Ed. Dunod), aldi huntan nerabezarotik helduarorako jauzia jorratuz.

Helduaroan sartzea ez da nihundik ere ibai luze lasaia. Trabaz beteriko zeharkaldia da, erronkak metatzen diren eremua, eta ezbeharrak, urteekin arindu beharrean, forma berriak hartzen ditu, maltzurrak, lausoak, batzuetan izendatzeko zailak....

Orotarik | 2026ko Apirilaren 30a

Haziak mintzo

Dantza proiektu ederra Ortzaizen

Aurten, Ortzaizeko Herriko Etxeak kultur proiektua antolatu du herriko hiru eskolen artean. Proiektuaren gaiak ihauteriak eta euskal dantza tradizionalak izan dira.

Ama eskolatik CM2 arteko ikasle guziek euskal kulturaren zati inportante bat ezagutzeko aukera ukan dute, euskal dantzak ikasiz. San Mixel eskolak ere parte hartu du proiektu polit honetan, eta haurrek esperientzia artistiko eta...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016