Orotarik | 2026ko Apirilaren 23a

Itsas bazterretik

Gazteen adikzioei buruzko mintzaldia

Joan den urtarrilaren 27an, asteartez, gazteen adikzioei lotutako mintzaldia proposatua izan da kolegioan, Bizia elkarteko Arkaitz Aguerretxe-Colina eta Hugo Duoleri esker.

Mintzaldian zehar, bertan zirenek galdezketa desberdinetan parte hartzen ahal zuten hastapenean emandako QR kodigo bati esker.

Kontestua oroitaraziz, lehen parte batean 3 droga familiak eman dituzte: estimulanteak,...

Orotarik | 2026ko Apirilaren 23a

Haziak mintzo

Alegiak agertokian

Bi urtero behin, San Josep eskolako ikasle elebidunek antzerki proiektua prestatzen dugu.

Irailetik urtarrilera, ama eskolako ikasle artekoek eta handiek, CP / CE1 / CE2 / CM1 / CM2ko ikasleek alegiak klasean irakurri ditugu. Aldi oro, irakaspena atzematen saiatu gira. Alegia batzuk hautatu ditugu, gure aurtengo proiektua lantzeko.

Urtarrilean, Estitxu eragilea gurekin lana segitzeko eskolara jin da....

Ba ote dakixu? | 2026ko Apirilaren 23a

Lionel Jospin (¾)

Mitterranden lehen kargualdian, Lionel Jospin, Alderdi sozialistaren lehen idazkari gisa, astero Errepublikako presidentea eta lehen ministroarekin biltzen zen eta egiazko influentzia bazuen, Mitterranden adiskide multzoan izan gabe ere.

Euskal diaspora | 2026ko Apirilaren 23a

Gernikako Bonbardaketa, Mercomus, Las Vegas, irakurleak, Valentzia eta Bordele

GERNIKA. Heldu den igandea apirilaren 26a da eta Gernikako Bonbardaketaren 89. urteurrena. Anitz izanen dira oroitzeko ekitaldiak baina Diasporako bi hautatu ditugu: Txileko Santiagon hamar egunez “Gernikako bonbardaketa: Artea, Estetika, Memoria eta Giza Eskubideak” izenpean egiten ari diren erakusketa, “Gernika 3724” margolan eta hitzaldi eta mahai-inguruak. Eta apirilaren 26an berean Berlingo Guernica-Platz-eko ekitaldia, lore-sorta ezarriz txelo baten zuzeneko...

Mundu zabalean | 2026ko Apirilaren 16a

Pestizidak ez dira ezinbestekoak

Pestizidarik erabili gabe laborantxako etekin berdintsuaren atxikitzea posible da, baldintza eta egin molde zonbait errespetatuz. Hori da Frantzia guzian INRAE erakunde publikoak 10 urtez eraman duen esperimentazio zabal baten erakaspena. Produktu kimikoen saltzaileak ez dira horien irabaziak galtzerat uztekotan.

Hegoaldean | 2026ko Apirilaren 16a

Josu Urrutikoetxearen Espainieratzeko eskaera

Madrilgo Fiskaltzak bost urteko presondegi zigorra eta Frantziako Estatutik kanporatzeko agindua eskatu du Josu Urrutikoetxearentzat, 2002tik 2005era bitarte ETAko kide izatea leporatuta. Orain, Parisko Dei Auzitegiak eman beharko du auzibidearen gaineko ebazpena: hain zuzen, uztailaren 2an. Aldeek, baina, Kasazio Auzitegian helegitea aurkezteko aukera ukanen dute segidan. Prozesuaren bururatzea gako izanen da, Frantzian Urrutikoetxearen kontra martxan den azken auzia baita, eta hesteak bide...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016