Gogoa hazi | 2026ko Apirilaren 16a
Irisarriko Ospitalean, hilabete hauetan, bada erakusketa bat ederra bezain baliosa: mitologiaz. Eguzki lore erraldoi batek gerizatzen du labirintoa eta gomitatzen bisitaria. Euskal mitologia ez da ipuin bilduma soila. Aspalditik heldu zaigun mundu baten oihartzuna da. Mendietan, harpe ilunetan, erreka bizietan, oihan basatietan, herrietan, supazterrean eta gau ilunetan barna sartzen den labirintoa. Labirinto hori, ohargabean, euskaran berean dugu, gure gogoaren baitan, bai eta kulturan eta...
Orotarik | 2026ko Apirilaren 16a
Korrika
Martxoaren 24an, asteartearekin, Korrika gure herritik pasatu da.
Eskolan, Korrika aipatu eta landu dugu, kantua eta dantza gelan ikusi ditugu.
Plazer handiarekin, lagun eta erakasleekin parte hartu dugu ekitaldi hortan.
Arratsaldeko 16:00etan Larresoroko zentroan elgarretaratu gira eta gure kilometroa egin dugu lasterka.
Giro biziki ona zen, jende anitz hurbildu da mementu goxo horren...
Orotarik | 2026ko Apirilaren 16a
2026ko Euskarabentura espedizioaren aurkezpena hirugarrenei
Urtarrilaren 27an, asteartez, 3.eko ikasle guziak elkartu dira kolegioko IDZan Euskarabenturaren aurkezpena entzuteko Loba Lazkarairen hitzetan.
Quizz ttipi baten moduan egindako galderei, 3 aukeren artean erantzun egokiak atzeman behar zituzten kolegioko zaharrenek.
Euskarabentura, Euskal Herriko zazpi lurralde eta Diasporako 15-17 urte bitarteko 127 gazteendako...
Ba ote dakixu? | 2026ko Apirilaren 16a
Klase erdiko haurra, Lionel Jospin, Pariseko burgesia handiaren Janson de Sailly lizeoan zen “ezkertiarra egiazki senditu”. Desberdintasun sozialak argiki ageri ziren, miseria sozialaren kalte handiak ikusi baitzituen bere aitak zailtasunetan, eta gabezian, ziren gazte zenbaitez okupatzen baitzen, kudeatzen zuen ikastetxe batean.
Euskal diaspora | 2026ko Apirilaren 16a
SALTO, URUGUAI. Astelehenean hasi eta heldu den larunbateraino ari dira ospatzen “Harriague Astea” Salton, Herriko Etxea eta “Saltoko Euskaldunen Taldea” elkartea antolatzaile, heiekin lankide Mahastizainen Elkartea, INAVI Institutua, Turismo Ministerioa eta Errepublikako eta EHU Unibertsitateak. Urtero antolatzen duten kultur aste honek bertan kokatu zen Pascal Harriague (1819-1894)hazpandarra ohoratzen du, eta honek herrian sortu...
Hegoaldean | 2026ko Apirilaren 09a
Ernai gazte antolakundeak Abadiñon egin topagunean memoria eta borroka aldarrikatu ditu. Entzuten ahal zen: “Faxismoari aurre egiteko modu bakarra, Euskal Herri independente, sozialista, feminista eta euskalduna irabaztea da. Eta bai, lortuko dugu!”. Besta eta hausnarketa politikoa uztartzen dituen bilgunean azpimarratu dute euskal gazteria independentistek...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016