Hegoaldean | 2026ko Apirilaren 02a
Imanol Pradales Eusko Jaurlaritzako lehendakariak eta Pedro Sanchez Espainiako presidenteak bilkura egin dute martxoaren 27an. Bi agintariek adostu dute Euskadik aireportuen kudeaketan parte hartzen ahalko duela, Aldebiko Aireportu Organo berri baten bidez. Hitzarmen honi esker, Jaurlaritzak erabaki garrantzitsuetan eragiteko gaitasuna” ukanen du. Halaber, biltzarrak bertze akordio batzuk ere ekarri ditu, hala nola herritarren segurtasuna hobetzekoak eta industria saileko enpresa ttipi eta...
Hegoaldean | 2026ko Apirilaren 02a
Joan den larunbatean jokatu da Arabako Bertsolari Txapelketa Gasteizko Europa Jauregian. 800 bat ikus-entzuleren aitzinean. Taula gainean sei bertsolari agertu dira: Martin Abarrategi, Maddi Agirre, Unai Anda, Aroa Arrizubieta, Peru Abarrategi eta Iñaki Viñaspre. Azken buruz burukoa Iñaki Viñaspre eta Unai Andaren artean jokatu da. 1.141 puntu bildurik, Iñaki Viñasprek eskuratu du txapela.
...Hegoaldean | 2026ko Apirilaren 02a
Heldu den igandean Iruñean ospatuko duten Aberri Egunaren aitzin-gostu gisa, Euskal Herria Batera herri ekimenak ekitaldi bat egin du martxoaren 28an Lizarran. Agerraldi honen helburua izan da Euskal Herriaren proiektu nazionala indartzeko bidean jauzi bat ematea beharrezkoa dela erakustea.
Euskal Herria Baterako bozeramaileek Aberri Egunaren ofizialtasuna eta instituzionalizazioa aldarrikatu dituzte, bertzeak bertze. Hots, Euskal Herriak oraino eskas dituen aitortza eta zabalpena...
Orotarik | 2026ko Apirilaren 02a
Apirila
Urteak hamabi hilabeteak baditu. Hauetan ikusten da izen zaharra latinetik etortzen den ala ez. Urtarrila eta otsaila ez dira latinetik heldu bainan ondokoak bai: martxo, apiril, maiatz eta berriz ekain, uztail, agorril, irail, urri, azaro euskal ondarekoak dira.
Zendako ote? Agian historian gaindi urtea noiz hasten zen kanbiatu baita? Egin behar litekeen bezala ez dut zilatu.
Goazen ikustera apirila nondik heldu den....
Gogoa hazi | 2026ko Apirilaren 02a
Liburua hasten da oroitzapen nostalgiko batzuekin. Xiprik deskribatzen du bere gaztetako Euskal Herria, XX. mende erditsutan. Laborari mundu isolatu eta penatsua zen, baina inolaz ere edertasun eta bizipozik gabekoa. Halako batean, ikusi zuen aurrerapen teknikoa bere munduan sartzen eta garatzen erritmo gero eta lasterragoan.
Xiprik, lanjer handia iragartzen digu: garapen tekniko eta ekonomiko...
Orotarik | 2026ko Apirilaren 02a
Antzerkia eskolara gonbidatzen da!
Donibane Lohizunen, euskarazko antzerkiak beti ukan du bere lekua. Antzezlanak segitu egin dira ikasturtez ikasturte. Aurten istorio ezberdinak taularatuko dira eta urte bukaeran aurkeztuko. CPtik CM2ra bitarteko ikasle elebidun guziek David Ondarts-ek proposatutako saioetan parte hartuko dute beren gelekin. Duela aste batzuk lehen kurtsoak ukan zituzten. Egitarauan, espazioan kokatzen, bere ahotsa...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016