Orotarik | 2026ko Apirilaren 02a

Itsas bazterretik

Elkar'topa #3: surfa, sorospena eta arrauna

Urtarrilaren 22an, ostegun eguerdiz, ikasleek zuten “Elkar'topa”-ren hirugarren hitzordua. Lehen partean, 6./5.eko 62 ikasle hurbildu ziren eta bigarrenean 4./3.eko 18 ikasle.

Aldi honetan, gomit ziren hiru ikasle ohien gai amankomuna itsasoa izan da.

- Julen Marticorena miarriztarrak 26 urte ditu eta Australian/Zeelanda Berrian luzaz aritu izan da hango kirol nazionalean:...

Ba ote dakixu? | 2026ko Apirilaren 02a

Jules Durand afera edo “pobrearen Dreyfus afera” (2/2)

Jules Durand eta bere sindikatuko lagunen auzia kasik berehala idekia izan zen, Roueneko asisetako auzitegian. Le Havreko abokatu gazte batek, karrera handia ukanen zuenak (Errepublikako presidente bilakatzeraino!), René Cotyk, zuen Jules Durand defendatu.

Euskal diaspora | 2026ko Apirilaren 02a

Aberri Eguna, Aita Antton eta Obabakoak

ABERRI EGUNA. Munduko Euskal Etxe frangotan ez dira oraino itzaliak Korrikaren oihartzunak (bai, aurten inoiz baino gehiago izan dira bat egin duten Diasporako jende eta elkarteak) eta hemen dira Aste Saindua eta Aberri Eguna. Aberri Eguna tradizioa da Euskal Etxe askotan, Hego Amerikan bereziki, eta bere egunean bertan, aurten apirilaren 5ean, Caracas, New York, Montevideo, Mendoza edo Necochea bezalako hiri eta Euskal Etxetan ospatuko da, besteak beste, baina frango...

Mundu zabalean | 2026ko Martxoaren 26a

Merkataritzan itsasarteen indarra

Nazioarteko merkataritzaren parte bat itsasontzi bideetan oinarritzen da. Mundu osoko edukiontzien trafikoa, estatuentzat eta konpainientzat garrantzitsuak dira. Trafikoak geldituak direlarik munduko merkatuak ondorio ekonomikoak jasaiten ditu. Ekialde Hurbileko eskalada militarrak Ormuz itsasarteko trafikoa geldiarazi du, nazioarteko ekonomia inarrosiz.

Hegoaldean | 2026ko Martxoaren 26a

Gutieneko Soldataren aldeko greba

Martxoaren 17an Hego Euskal Herrian deitua zen greba orokorra arrakastatsua izan da, sindikatuen ustez. Eusko Jaurlaritzaren arabera, ikastetxe publikoetako langileen %49ak bat egin zuen lanuztearekin. Haien aldetik sindikatuek %80a baino gehiagoko zenbakia azpimarratzen zuten haur eskoletan eta ikastoletan, %60tik gora sektore publikoko irakasleen artean eta %65a baino gehiago zerbitzuetako langileen artean. Azkenik, Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) campusetako jarduera akademiko guziak...

Hegoaldean | 2026ko Martxoaren 26a

Iranen kontrako gerlaren ondorio ekonomikoez

Ekialde Hurbileko gerlak dakarzkien ondorio ekonomikoei buru egiteko neurriak hartzea eskatu dio EAJk Espainiako Gobernuari. Hogeita hamaika neurri biltzen dituen proposamenean dira besteak beste, elektrizitatearen gaineko zerga jaustea, hainbat sektoretan erregaiaren prezioan hobariak aplikatzea eta langile autonomoen kuotak gibelatzea. Neurri horien artean pertsona zaurgarrien...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016