Mundu zabalean | 2026ko Apirilaren 02a
Joan den hilabetean, kalapita politiko judizialak mindu dira Estatu Batuetako administrazioa eta adimen artifiziala kudeatzen duen Anthropic enpresaren artean. Dario Amodei Anthropic enpresaren buruak ez du onartu amerikar armadak adimen artifiziala batere mugarik gabe erabil dezan, Donald Trumpen kexadura piztuz. Teknologia berriek proposatzen dituzten aitzinamenduak osoki bereganatu nahi ditu armadak. Hortaz arranguratzen dira ere Fisika Kuantikoan ari diren ehunka ikerlari.
Hegoaldean | 2026ko Apirilaren 02a
Hizkuntza eskubideei buruzko salaketa, laudorio eta argibide galdeak biltzen ditu urtero Hizkuntz Eskubideen Behatokiak. Horretarako, Euskararen Telefonoa zerbitzua ezarria du herritarren esku, eta aitortu behar da ohar gehien-gehienak salaketak izaten direla. Martxoaren 24an aurkeztu dute “Hizkuntza Eskubideen Egoera 2025” izeneko txostena, Gasteizen. Honek agerian uzten duen ondorio nagusia ez da ona: hizkuntza eskubideen aitortzan oraino ere ez da aitzinamendu handirik gertatu, eta...
Hegoaldean | 2026ko Apirilaren 02a
Ormuzko itsasartean gertatzen ari denak ondorio larriak ditu euskal arrantzaleentzat. Joan den astean Ondarroako alturako arrantza-ontzi batzuk ez dira itsasora atera erregaien kariotzearen ondorioz. Bost ontzi portuan gelditu dira eta ondoko egunetan bertze batzuk ere geldituko direla ohartarazi du Mikel Ortizek, Ondarroako Alturako Arrantza Ekoizleen Elkarteko zuzendariak.
Ondarroako alturako arrantza-armadoreen elkarteko arduradunek azaldu dute erregaia hain garesti izanik,...
Hegoaldean | 2026ko Apirilaren 02a
Donostian kokatua den Martuteneko presondegia desegiteko proiektua martxan emana dute Eusko Jaurlaritzak, Donostiako Udalak eta Espainiako Gobernuak. Oraingo ustez, 2027an hasiko dira hura botatzen, eta babespeko 400 bat etxe eraikiko dituzte kartzela izan zen lekuan. Hori ikusirik, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Memoria Historiko eta Demokratikoari buruzko 9/2023 legean oinarriturik, Euskal Herriko 24 erakunde memorialista elkartu dira presondegia memoria gune izenda dezatela galdegiteko....
Hegoaldean | 2026ko Apirilaren 02a
Ingurumenaren egoera agertzen duen txostena aurkeztu dute Josu Bilbao, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen sailburuordeak eta Maria Garcia, Ihobeko Estrategia eta Berrikuntza zuzendariak. Ingurumenarekin zerikusia duten hainbat adierazleren bilakaera aztertu dute. Oro har, atal gehienetan bilakaera egokia izanik ere, batzuetan arazoak hauteman dituzte.
Txostenak erakusten duenaren arabera, azken bi hamarkadetan %38 murriztu dira berotegi efektuko gasen isuriak Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan,...
Hegoaldean | 2026ko Apirilaren 02a
Hondarribiko Udalak II. Berdintasun Plana onartu du martxoaren 26an, gobernu-taldea osatzen duten Abosanitz eta EH Bilduren bozei esker. EAJk eta PSEk kontra bozkatu dute, plana egiteko moldearekin ez direlako ados eta alarde tradizionalaren aldeko emazte elkarte bat baztertua izan dela pentsatzen baitute.
Onartu den dokumentuak, alde batetik, Alardeari buruzko gatazkari konponbidea aurkitzea du xede, berdintasunari lotua den gaia delakoan, eta bertzetik, berdintasunezko alarde baten...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016