Hegoaldean | 2026ko Apirilaren 09a

Pradales lehendakaria Frantziako Senatuan

Frantziako Senatuak lehenen aldiz Euskal Herriko lehendakari baten bisita ukanen du. Imanol Pradales Autonomia Erkidegoko lehendakaria frantziar senatuan izanen da. Eusko Jaurlaritzak adierazi duenez: “Euskadiko autogobernuaren, garapen ekonomikoaren eta lurralde kudeaketaren eredua ezagutarazteko helburuarekin goaz. Lehendakariak Euskadi Europako eremuan eragile garrantzitsu gisa kokatu nahi du. Frantzian estatu instituzionalaren inguruan den eztabaidan euskal eredua proiektatu nahi du,...

Orotarik | 2026ko Apirilaren 09a

Kukumarro

Urtzintz egitea

Latinez ez dakit mintzatzen eta nik urtzintz egitea diot hori gertatzen zaidalarik. Eta Zuberoan urtzañez erauntsi dizü erraiten da. Euskal Herrian hiru mintzatzeko manera badaude. Iparraldean beraz urtzintz egitea edo urtzain. Hegoaldean, Gipuzkoan eta Bizkaian doministeku egitea, Nafarroan atijan, atixu egitea. Gero han-hemenka arroxin egitea ere. Baina...

Gogoa hazi | 2026ko Apirilaren 09a

Sinesgune Fededun euskaldunen gune berri baten sortzea

Martxoaren 14an Araban dagon Estibaliz saindutegian bildu ziren 30 bat lagun 7 probintzietatik etorriak.

Koldo Katxo apez jesuitak ongietorria eginik eta bakotxak bere burua aurkezturik, otoitzaldi batekin hasi zen elgarretaratzea.

Egun hori aitzin, denek errezibitua zuten Jon Mentxakatorre Odriozola filosofoak idatzi testu guziz aberatsa. Hunen titulua: “Kristau argitan, gaur eta geroko eginbidean”. Letra edo gutun forman idatzia.

Bi hitzetan hauxe...

Orotarik | 2026ko Apirilaren 09a

Haziak mintzo

Euskal dantza eta Korrika Ttipi

Euskal dantza emanaldia

Lehen aldikoz, San Bixente eskolan euskal dantza emanaldia antolatua izan da pasa den martxoaren 20an. Ikasle elebidun guziek proiektuan parte hartu zuten, bakoitzak bere dantzak prestatuz. Agintariena, Zazpi jauziak, Txotxongilo eta Sorgin dantza, adin guzietako haurrek eskolako jostaleku betean aurkeztu dute periodo oso baten lana. Burasoek beren...

Orotarik | 2026ko Apirilaren 09a

Itsas bazterretik

Eski ateraldia 4. eta 3.endako

Urtarrilaren 24an, larunbatez, 3. eta 4.eko ikasleekin eski ateraldia burutu zuen kolegioko Olagarroa kirol elkarteak, Gouretten.

Goizik esnatu behar ukan zuten denek, baina egunak merezi izan zuen, elur mordoak itxoiten baitzituen mendian.

Goizeko 6:00etan abiatuz, bidea luze egin zitzaien gure eskiatzaileei, errepideko elurrak lerroak sortu zituen eta 10:30ak ziren eskiatzen hasi orduko. Dena...

Ba ote dakixu? | 2026ko Apirilaren 09a

Lionel Jospin (¼)

Ezkerraren historiaren figura nagusia, alderdi sozialistaren liderra, diputatua, ministroa eta, bost urtez, “Ezker pluraleko” lehen ministroa, Lionel Jospin martxoaren 22an, 88 urterekin, pausatu da. Berriak emozio handia sortu du frantses anitzen artean, eta partikulazki “ezkerreko populuan”, zeinean haren aipamenak bi sentimendu azkar eta kontraesankorrak sortzen dituen, denbora uros baten nostalgia, zeinean ezkerrak “bizia kanbiatzen” zuen, eta, ber...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016