Hegoaldean | 2026ko Martxoaren 19a
Berritasunetako bat da datorren ikasturtean, D eredua (euskara irakas-hizkuntza) Erriberako bi ikastetxetan, Faltzesko ikastetxe publikoan eta Azkoiengo Bigarren Hezkuntzako Institutuan abiatuko dela. Bestalde, nahiz eta irailean hezkuntza sisteman sartuko den, 4.617 ikaslerekin kopururik ttipiena izan, ez da ikastetxerik hetsiko.
...Hegoaldean | 2026ko Martxoaren 19a
Ekonomiaren zutabe nagusietarik den makina-erreminta alorreko enpresa teknikoki aitzinatuenak Hego Euskal Herrian kokatzen dira. Bi urteetarik egiten den makina-erremintaren 33. edizioa Barakaldoko BEC erakustazokan iragan da (Bizkaian). Fabrikazio aurreratuarekin lotuak diren enpresek bost egunez beren azken teknologiak aurkeztu dituzte. Antolatzaileak azokaren emaitzarekin pozik agertu...
Hegoaldean | 2026ko Martxoaren 19a
Sasoiko lehen antxoak euskal portuetara heltzen ari dira, kostera hasi orduko, adibidez Getariako portura 20 tona sartu dira. Orain ikusi behar arraindegietan zenbatetan saltzen duten kiloa, uste bezain gozo ote dagoen.
...Hegoaldean | 2026ko Martxoaren 19a
Euskadiko autonomia robotika industrialaren arloan jauzi estrategikoa egiteko prestatzen ari da, Roboost proiektu eraldatzaile berria abian jarrita. Ekimen horrek 50 milioi euroko hasierako inbertsioa izanen du, eta 500 lanpostu sortzea ahalbidetuko luke, horietatik 200 zuzenekoak izanen dira.
Proiektua berrikitan aurkeztu da Danobat Groupen
Hegoaldean | 2026ko Martxoaren 19a
Txinako Hithium enpresak eta Nafarroako Gobernuak lantegi bat eraikitzeko aurreakordioa adostu dute Iruñean. Enpresa horrek bateriak eta energia biltegiratzeko sistemak fabrikatzen ditu, eta 400 milioiko aurreneko inbertsioa egin da. Maria Chivite Nafarroako Gobernuko presidentearen hitzetan “arrakasta historikoa”...
Hegoaldean | 2026ko Martxoaren 19a
Unai Eizaguirre elkartearen presidenteak adierazi duenez, arrantzaleak “ibaien begiak” dira, eta itsasoan ibiltzean isurketak, espezie inbaditzaileak eta legez kanpoko jarduerak detektatzeko aukera emana zaie. Hori dela eta, merkatu beltzean praktikak berriz ere emendatuko direla beldur dira arrantzaleak. Berrikitan polizia operazio batean 27 kilo angula bizirik atzemanak izan dira, ondorioz adierazpenak eginak izan dira....
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016