Ba ote dakixu? | 2026ko Martxoaren 12a
1898ko agorrilaren 13an, Cavaignac gerla ministroaren ordenantzako ofizierrak, “dozier sekretuko” piezak aztertuz, Panizzardiren gutuna (Cavaignac-ek irakurri zuena diputatuen aitzinean) faltsu bat zela deskubritu zuen.
Euskal diaspora | 2026ko Martxoaren 12a
Bertso besta. Igande ederra martxoaren 8a AEBko bertsozaleentzat. San Frantziskoko Gure Euskal Etxean, 2022tik urte guziz martxo aldean egiten den NABO Bertsolari Saioa egin zen, San Frantzisko bereko Xabier Berrueta aurkezle. Bertso kantari, Estatu Batuetako Martin Goicoechea (Wyoming), Todor Azurtza (Boise-EH), Nerea Eceiza-Arregui (New York), Oier Pastor (San Frantzisko), Ibon Ajuria (Oklahoma); eta Euskal Herriko Iker Zubeldia eta Julio Soto. Aldi bereko itzulpena...
Mundu zabalean | 2026ko Martxoaren 05a
Aktualitate iluna bazterrean utzirik, munduko toki desberdinetan esperantza iturri diren hainbat etsenplu ditugu aipagai aste huntan. Denak dira oihana salbatzeko egin eta segitzen diren ekintza konkretuak eta emankorrak dira, izan Afrikan, Japonian edo Amazonian. Jende xumeek bultzaturik. Argibideak dira.
Hegoaldean | 2026ko Martxoaren 05a
Gasteizko Martxoak 3 elkarteko kideek “inoiz hil ezin izan zenituzten langileen alabak gara. Hil zenituzten langileen alabak ere bagara” leloa airatu zuten 1976ko martxoaren 3ko langileen manifestaldian poliziak hil zituenen aldeko omenaldian. Mende erdia iraganik, “zauriak zabalik, baina duintasuna osorik” segitzen duela berretsi zuten.
Nazioarteko elkartasuna ere izan zen omenaldian. Tony Doherty Irlandako Derryko Igande Odoltsuan britainiarrek hil zituzten hamalau...
Hegoaldean | 2026ko Martxoaren 05a
Bi eguneko epean bi langile hil ziren otsail bukaeran Araban eta Nafarroan. Lantaronen, Araban, piroteknia enpresa batean gertatu zen istripua. Lau langile lanean ari ziren etxolan gertatu leherketan langile bat larriki zauritu eta bigarren bat hil zen. Beste biek, jabeak eta administrazioaz arduratzen den langileak, ez zuten kalterik ukan. Langilearen heriotza dela-eta, hiru eguneko dolua deitu zuten enpresako buruek.
Biharamunean, otsailaren 22an, Nafarroako Berriobeitin Errokodromo...
Hegoaldean | 2026ko Martxoaren 05a
Nafarroako motibazio politikoko biktimen aitortzarako eta erreparaziorako batzordeak estatu indarkeriaren eta eskuin muturraren 65 biktima aitortu zituen 2025ean. Biktima gisa aitortuak izan direnen artean, 44 gizon eta 21 emazte dira. Biktimetako bat tiroz hil zuen zerbitzuz kanpo zen polizia batek. Biktima aitortuak izan diren nafarretan 55 torturaren biktimak dira, eta horietan 52 inkomunikaturik egon ziren arrastatu zituztenean. Gainerako kasuak kalte psikologiko, fisiko eta materialak...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016