Orotarik | 2026ko Martxoaren 05a

Itsas bazterretik

Bigarren pedagogia eguna eta lehen sorospenak hirugarrenendako

Urtarrilaren 5ean, astelehenez, kolegioko ekipak bigarren pedagogia eguna zuen bitartean, UDPS64 elkarteari esker, PSC1 lehen sorospenetako formakuntza eskainia izan zaie hirugarreneko ikasleei.

Goizetik lau talde ttipitan banatuak izan dira, teoria eta praktika ariketak trebatzeko.

Gai desberdinak aipatuak izan zaizkie: biktimaren babesa, urgentziazko telefono zenbakiak, nola segurtatu telefono dei baten...

Orotarik | 2026ko Martxoaren 05a

Haziak mintzo

Ihauteriak hor dira!

Aurten, Miarritzeko Maria Sainduan, ihauteriak ospatu ditugu.

Horien kari, prestatu gira. Gelan, berrikusi ditugu ihauterien inguruko ohiturak Euskal Herrian eta bereziki nor ziren pertsonaia garrantzitsuenak. Izan hartza, kotilungorriak, joaldunak edo Zanpantzar, denek leku berezia badute.

Lan bat egin dugu ere ihauterien sinboloetaz. Maritzuli konpainiaren “Kalapita eta harramantza” esposaketa deskubritu dugu Miarritzeko...

Ba ote dakixu? | 2026ko Martxoaren 05a

Dreyfus afera (9/10)

Dreyfusardentzat, gobernua eta Parlamentuaren hautuak ikusiz, bide politikoa blokeatua zela iduri zuen. Esterhazyren hobengabetzearekin, bide juridikoak ez zuen esperantza gehiagorik emaiten. Orduan, esperantza berpizteko, “mendeko ekintza iraultzaile handiena” (Guesde sozialistaren arabera) beharrezkoa zen.

Mundu zabalean | 2026ko Otsailaren 26a

“Bretainia etxalde-lantegien kontra” kolektiboaren auzia

2022ko martxoan, Bretainian 50 bat militantek tren bat geldiarazi zuten laborantza industriaren negozioa salatzeko. Pareta bat muntatua izan zen trenbide erdian, trena gelditzera behartua izan zen eta ekintzaileek bagoietan zen garia uzkaili zuten. Auzia joan den abenduan iragan da, otsail huntan epaitegiak erabakia jakinarazi du.

Hegoaldean | 2026ko Otsailaren 26a

200 euroko laguntza 4 urtez petik dituzten haurrentzat

Nerea Melgosa ongi izatearen Eusko Jaurlaritzako sailburuak, familiaren eta haurtzaroaren aldeko plana aurkeztu du. Euskal Jaurlaritzak bost urtez 871 milioi euroko laguntzak bideratuko ditu. Neurri horri esker haur bakoitzarentzat 200 euroko diru-laguntza emana izanen da, 4 urte bete arte. Iragana ere kontutan hartua izanen da, urtarrilaren 1etik abiatu da 2030a arte iraunen duena.

...

Hegoaldean | 2026ko Otsailaren 26a

Euskadiko esportazioen beherakada

Eustat Euskal Estatistika Institutuak zabaldu datuen arabera, 2025. urtean Euskal Autonomia Erkidegoko enpresek esportatu zituzten salmentek 29.851 milioi euroko balioa zuten, aitzineko urtean baino %3,6 gutiago. Zehazki, produktu energetikoen esportazioen kopurua %33z jaitsi da eta energetikoena %1,6z. Badu orain bi urte esportazioak apaltzen ari direla, 2024an enpresek %5,1eko beherakada jasan zuten. Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako esportazioak 2022. urtean gorakada handia ukan zuen,...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016