Gogoa hazi | 2026ko Martxoaren 05a
Elizabette Guéçamburu Kalifornian sortua da. Aita ezterenzubitarra, haurretik eritasun batek mugitu gabe egoitea behartzen duena. Bainan presuna argia da eta baikorra. Ikusiz Estatu Batuetako egoera, “my father” artikulua idatzi du, oihu bat bezala, deneri konpreniarazteko zer pasatzen den eta gu denen abisatzeko. Ea dei hau entzunen dugun? Huna laburbildurik zer dioen: Aita sortu zenean aleman soldadu naziak etxean zituzten. Beraz gerlaren eta beldurraren berri badaki aitak. Ez da harritzeko
Orotarik | 2026ko Martxoaren 05a
Urtarrilaren 5ean, astelehenez, kolegioko ekipak bigarren pedagogia eguna zuen bitartean, UDPS64 elkarteari esker, PSC1 lehen sorospenetako formakuntza eskainia izan zaie hirugarreneko ikasleei.
Goizetik lau talde ttipitan banatuak izan dira, teoria eta praktika ariketak trebatzeko.
Gai desberdinak aipatuak izan zaizkie: biktimaren babesa, urgentziazko telefono zenbakiak, nola segurtatu telefono dei baten...
Orotarik | 2026ko Martxoaren 05a
Ihauteriak hor dira!
Aurten, Miarritzeko Maria Sainduan, ihauteriak ospatu ditugu.
Horien kari, prestatu gira. Gelan, berrikusi ditugu ihauterien inguruko ohiturak Euskal Herrian eta bereziki nor ziren pertsonaia garrantzitsuenak. Izan hartza, kotilungorriak, joaldunak edo Zanpantzar, denek leku berezia badute.
Lan bat egin dugu ere ihauterien sinboloetaz. Maritzuli konpainiaren “Kalapita eta harramantza” esposaketa deskubritu dugu Miarritzeko...
Ba ote dakixu? | 2026ko Martxoaren 05a
Dreyfusardentzat, gobernua eta Parlamentuaren hautuak ikusiz, bide politikoa blokeatua zela iduri zuen. Esterhazyren hobengabetzearekin, bide juridikoak ez zuen esperantza gehiagorik emaiten. Orduan, esperantza berpizteko, “mendeko ekintza iraultzaile handiena” (Guesde sozialistaren arabera) beharrezkoa zen.
Mundu zabalean | 2026ko Otsailaren 26a
2022ko martxoan, Bretainian 50 bat militantek tren bat geldiarazi zuten laborantza industriaren negozioa salatzeko. Pareta bat muntatua izan zen trenbide erdian, trena gelditzera behartua izan zen eta ekintzaileek bagoietan zen garia uzkaili zuten. Auzia joan den abenduan iragan da, otsail huntan epaitegiak erabakia jakinarazi du.
Hegoaldean | 2026ko Otsailaren 26a
Nerea Melgosa ongi izatearen Eusko Jaurlaritzako sailburuak, familiaren eta haurtzaroaren aldeko plana aurkeztu du. Euskal Jaurlaritzak bost urtez 871 milioi euroko laguntzak bideratuko ditu. Neurri horri esker haur bakoitzarentzat 200 euroko diru-laguntza emana izanen da, 4 urte bete arte. Iragana ere kontutan hartua izanen da, urtarrilaren 1etik abiatu da 2030a arte iraunen duena.
...Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016