Hegoaldean | 2026ko Otsailaren 19a
Euskal Herriko Torturatuen Sareak bere bigarren Batzar Nazionala egin du otsailaren 14an Eibarren, 500 lagunen parte hartzearekin. Ekitaldia baliatu dute “Espainiako Estatuko segurtasun indarrek sistematikoki torturatu dutela aitortzeko garaia” dela ohartarazteko.
Ildo horretan, torturatuen sareak lege berri bat galdegin die Eusko Jaurlaritzako eta Nafarroako Gobernuari, Hego Euskal Herrian Espainiako Estatu indarkeriaren biktima izan direnak “ofizialki eta kolektiboki...
Orotarik | 2026ko Otsailaren 19a
Erleak
Erlea da Euskal Herri guzian erabiltzen den hitz bakarra, eztia bezala, aldiz ezkoa Iparraldean bakarrik eta ez argizagia (kasu, ez da guk argizagi hitzaz deitzen dugun ilargia edo argizeitea). Hitz hori bakarra izateak erran nahi luke erlea eta erlegintza aspaldikoa dela eta etxekotu zaigula duela denbora anitz. Erle gabe erla erran daiteke Bizkaian eta Gipuzkoako herri batzuetan.
Alabainan, erle hitz zaharra da...
Gogoa hazi | 2026ko Otsailaren 19a
Segitzen dugu Cyril Tarquinio psikologo eta psikoterapeutak argitaratu liburuaren irakurketa"Génération à vif" (Ed. Dunod).
Deblauki pausatzen du idazleak harrotzen gaituen galdera: zer utzi diote gaurko gazteei beren aitatxi-amatxiek, 1968koek, gizartearen beharrezko galdekatze batean engaiatu ziren haiek berek? "Debekatua dago debekatzea" oihukatzen zuten, zapaltzailetzat zeukaten gizarte baten egiturak uzkaili nahian. Baina...
Orotarik | 2026ko Otsailaren 19a
Elkartasunez Eguberri aitzin
Azaroa izan da Hendaiako Txoko elkartearen aldeko elkartasunezko hilabetea gure kolegioan.
Hilabete batez, goizero, ikasleak ari izan dira gosari salmenta kudeatzen eta higiene produktuak biltzen, sartze nagusian.
Abenduaren 16an, kolegioa kanpoko eremuan bildu da emaitza entzuteko.
Bertan, Txoko elkarteko Brigitte eta Xan hor ziren. Txandaka, maila guzietako 13 ikasle antolatzailek...
Orotarik | 2026ko Otsailaren 19a
Erregearen opila
Gure eskolako ikasle elebidun guziek, urtarrileko opilari buruz lan egin dute. Lehenik ama eskolako haurrek “Roule Galette” liburua deskubritu dute. Haur guziek errola berezia ukanez, istorioa kondatzen ikasi dute. Haien aldetik, handiek opilaren errezeta landu dute. Osagaiak zehaztu eta gero, etapa bakotxa euskaratu dute. Bukatzeko, sortutako errezeta segituz, bi gelek opila sukaldatu dute, baba ematea ahantzi gabe!...
Euskal diaspora | 2026ko Otsailaren 19a
SAN FRANTZISKO. Joan den asteburuan Gure Euskal Etxea edoBasque Cultural Center-en 44. urteurreneko besta izan da. Ebiakoitz goizean, NABOren 2026ko lehen bilkura goiko estaiko liburutegian, Ameriketako Estatu Batuak eta Kanadako delegatuak bildurik. Bi delibero azpimarratuko ditut: Estatu Batuetako Mus Txapelketak, oraitik goiti “NABO “Pierre Etcharren” Mus Txapelketa” izena ukanen du, han berean zen uharte-garaztar hunek mus antolatzaile egin lan handiaren...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016