Hegoaldean | 2026ko Otsailaren 05a
Europar Batasunaren eta Mercosur-en arteko merkataritza akordioa dela eta, Bilbon, Gasteizen eta Iruñean Hego Euskal Herriko hazle eta laborariek traktore ibilaldiak egin dituzte, Laborantza Politika Bateratuan (PAC) egin murrizketak mobilizazioan salatuak izan dira.
EHNE eta ENBA Bizkaiko sindikatuek deiturik, traktoreak Markinatik, Mungiatik eta Karrantzatik Bilbora buruz abiatu dira. Bizkaiko hiri nagusiko karrikak zeharkatuak izan dira, “EB-MERCOSUR STOP! Elikadura ez da...
Hegoaldean | 2026ko Otsailaren 05a
PP, Vox, Junts eta UPNk, eskuin eta ultra-eskuin alderdi politikoek Madrilgo Kongresuan pentsioak emendatzeko dekretuaren kontra bozkatu dute. Ondorioz Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak, Hegoaldeko hiriburuetan elkarretaratzeak deitu ditu, “haserre daudela” adierazteko.
...Hegoaldean | 2026ko Otsailaren 05a
Euskadiko Autonomia Erkidegoak, 2025eko urtea 28.700 lanpostu gehiagorekin burutu du, 1.009.500 langile kontatuz. Langabeziaren kopurua 5.400 galdez apaldu da. Biztanleria Aktiboaren Inkestaren arabera, 2025eko laugarren hiruhilekoan 8.300 langile gehiago izan dira. Espainiar estatuan Autonomia Erkidegoa da tasa gutien dutenetarik hirugarrena, Kantabriaren (%6,77) eta Madrilgo Erkidegoaren (%7,04) ondotik. Nafarroak 28.100 langaberekin burutu du 2025. urtea, aitzineko urtean baino 5.600...
Hegoaldean | 2026ko Otsailaren 05a
Hainbat enpresek Astore, ehungintza enpresa erosteko interesa jakinarazi dute. Ternua Group taldeko enpresa horiek notario aitzinean eskaintzak aurkeztu dituzte eta enkantearen emaitza laster ezagutuko dela espero da. Tratu horri esker Ternua Group taldeak Mendian, Ternua, Loreak eta Lorpen bere lau marken biziraupena segurtatuko du. Astoreren etorkizuna...
Hegoaldean | 2026ko Otsailaren 05a
Euskal 80 arno ekoizle, edari enpresa, nazioarteko inportatzaile, guzira 700 bat profesional, berrikitan iragan “Gure Ardoak” azokan bildu dira. Euskal ekoizleen eta bertako ala nazioarteko inportatzaileen topagunea da, lurraldeko eskaintza hobeki ezagutzeko eta elkarlan komertzialerako aukerak garatzeko.
...Hegoaldean | 2026ko Otsailaren 05a
Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiak aldi bat gehiago baliogabetu du Donostiako Herriko Etxeko bi teknikari lanpostutarako euskara galdea. Auzitegiak dioenez: “enplegua egonkortzeko prozesu honetan, euskara jakitea ez da eskatu arrazoizkotasun eta proportzionaltasun irizpideei jarraitua”. Aitzinean Gipuzkoako hiriburuko Administrazioko Epaitegiak onartu zuen hizkuntza-eskakizuna.
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016