Ba ote dakixu? | 2026ko Otsailaren 19a
Gonse jeneralak Picquart ez zuela konbentzituko ulertu zuen baina bazakien ere militar obedient bat zela. Orduan, armadako buruzagiek Picquart baztertzea erabaki zuten. 1896ko urriaren 27an, Picquartek misio manu bat, gerla ministroak sinaturik, ukan zuen, ezdeusetako misio bat, lotinant-koronela Parisetik urruntzeko: Ekialdeko armada gorputzaren argibide zerbitzuaren inspekzioa.
Mundu zabalean | 2026ko Otsailaren 12a
Giorgia Meloni Italiako estatuburuak Centri Sociali deitu sozial zentroak geldiarazi nahi ditu. Italiar populazio parte bat, bereziki gazteak, oldartzen hasi dira. Estatuan 100 pasa sozial zentro badira, zenbait jadanik hetsiak dira.
Hegoaldean | 2026ko Otsailaren 12a
Espainiako Auzitegi Gorenak Arantza Zulueta eta Jon Enparantza abokatuak preso sartzeko Auzitegi Nazionalaren agindua berretsi du, zazpi urte eta erdi eta lau urteko zigorra betetzeko, hurrenez hurren. Auzitegi Nazionalak hamar egun natural eman dizkie eta ohartarazi, behin irmo deklaratu ondoan epaia betearazten duen deliberoa betetzen ez bada, bilatzeko eta atxilotzeko aginduak emanen direla, preso sartzeko. Zuluetaren eta Enparantzaren defentsak helegitea aurkeztuko du Auzitegi...
Hegoaldean | 2026ko Otsailaren 12a
Durangoko magistratu batek Zaldibarko auzapez ohia Arantza Baigorri (EH Bildu) auzitegira deitzea deliberatu du. Arantza Baigorri 2018ra arte Zaldibarko auzapeza zen eta harekin batean, Herriko Etxeko arkitektoak eta idazkaria ere auzitegira deituak izanen dira.
Joan den otsailaren 6an sei urte bete dira Zaldibarko hondakindegian litatze erraldoia izan zela. Oroitzen gira ezbehar hartan Alberto Sololuze eta Joaquin Beltran langileak hil zirela. Geroztik, hainbat ikerketa eginak izan...
Hegoaldean | 2026ko Otsailaren 12a
2025ean, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 37.683 lan-istripu gertatu ziren, hau da, 103 lan-istripu egunero. Gainera, 30 langile hil eta 183 zauritu larri izan ziren. Osalan Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundearen arabera, zifra horien artean, lanaldiko ezbeharrak, in itinere (etxetik lanera joan-jinean) gertatuak eta erorketak zenbatzen dira. Lanaldian gertatu istripuak 31.712 izan ziren iaz, (-%6,8) nonbait han. Bestalde,
Hegoaldean | 2026ko Otsailaren 12a BBVA bankuak 10.511 milioi euroko irabazi garbia ukan zuen 2025ean, hots aitzineko urtearekin konparatuz %4,5 gehiago. Kopuru hori termino arruntetan hartua dela jakin behar da. Bestela erranik, dibisen inflazioaren eragina kontuan hartzen ez bada eta etengabeko aldaketa-tasa erabiltzen bada, BBVAren irabazien igoera %19,2koa izan zen joan den urtean. “Onura errekorra lortu dugu eta, berriz ere, hazkundea eta errentagarritasuna uztartzeko dugun gaitasunagatik nabarmentzen gara. Lan bikain...BBVAk 10.511 milioi euroko irabazi garbia
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016