Herriz Herri - Ziburu (L) | 2026ko Maiatzaren 14a

Antzerkia

“Attention à ta tête” antzerkia
Attention%20a%20ta%20tete%20antzerkia


“Attention à ta tête” (Kasu zure buruari) ikusgarriak zirkuko kodeak itzulipurdikatzen ditu!

Hiru eskujokari, bainuontzi bat, ehun pilota, hamaika mazo... eta grabitateari buru egiteko gaitzeko gogoa! Eskuketa, antipodismoa, dantza eta gauzaki antzerkiaren artean, gorputzak nahaspilatzen dira, gauzakiak eskapatzen dira... baina, azkenean, bakoitzak aurkitzen du bere lekua. Ikusgarri irringarria, hunkigarria eta emankorra!

Horren ikusteko, hitzordua maiatzaren 22an emana da (19:00), Gurutze Sainduko parkean. Denentzat idekia 6 urtetik goiti, urririk eta hitzik gabe. Erreserba: billetterie-ciboure.mapado.com.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3834. zbk

Gure Hitza | 2026/05/14

Pobrezia gainditu

Menane Oxandabaratz

Hazkurri Bankuak primaderan eskoletan janari bilketa antolatzen du. Karia horretara Senpereko Zaldubi ikastolara joan naiz esplikatzera zergatik janari bilketa egiten zen eta zein pertsonek eskuratzen zuten. Haur horiek entzuten dutenean familia batzuk pobrezian direla, beste batzuk karrikan… hots zailtasunean diren pertsonak lagundu behar direla, zer ulertzen dute?

RSArekin bizi den pertsonatik hasiz… langile klase ertaineraino, anitz zailtasun ekonomikoan dira. Pobreziak edonor hunkitzen du: langabetuak, buraso bakarreko familiak, langileak, urritasunean direnak, etxerik gabekoak edota adinekoak. Pobrezia murrizteko, ordainsari apalak emendatu behar dira, gutieneko sozial minimoak goratu behar dira, kalitatezko enplegua garatzea ezinbestekoa da, zerbitzu publikoen laguntzea begi-bistakoa da.

Badu urteak jendeen artean desberdintasunak handitzen ari direla, aberatsen eta...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016