Herriz Herri - Senpere (L) | 2026ko Maiatzaren 14a
Apirileko sortze eta heriotzeak - Batteleku lehiaketa - Bisita gidatua ostiralean - Igandean dantzan - Arratsalde dantzatua
Apirileko sortze eta heriotzeak
Horra zer seinalatua izan zaukun Herriko Etxetik. Sortzeak: Bernard Lily. Heriotzeak: Soubrane Françoise sortzez Lorgoulloux 75 urte, Chevalier Michel 72 urte, Tapia Michel 58 urte eta Perez Aldama Jose Luis 84 urterekin. Dolumin bizienak hauen senide eta adixkideei.
Batteleku lehiaketa
Aroa lagun, Ur Ikara elkarteak antolatu denboraldiko lehen eguna bizki ongi joan da maiatzaren 2an. Itsasoko ur gazietan murgildu aitzin, lehen proba Senpereko aintziran egitea ohikoa dago gaur egun. Besta giroan, ikusle anitz hurbildurik iragan dira ur gaineko arraunlarien zalapartak. Emaitzetan, aitor dezagun faboritoek podiuma hornitu dutela, 16 battelekuren artean. Mattin-eko eskifaia garaile ginuen, jarraian zirelarik Bidekoa eta Hergarai. Lehenbiziko 7 taldeak minutu barne ailegatu direnez,honek erakusten du lasterketa ongi borrokatua izan dela. Emaitza ospatu ondotik, Kattalin Elizalde ikastetxeak muntaturiko ostatuak arrakasta polita ukan du.
Bisita gidatua ostiralean
Senpereko turismo bulegoak antolatzen du, maiatzaren 18an (11:00), ibilaldia karrika inguruetan, nun aipagai izanen diren bertzeak bertze euskal mitologia baita sorginkeria. Argitxu arduradunak biziki ongi kontatzen ditu gai horiek, hauetan sorginen aurkako ihizia eta hunek sortu dituen auzibeldurgarriak, zonbaiten erretzerako kondenekin. Historia oroitaraztea eta argipean ezartzeaeguneroko lana da, gertakarien ahanzteak goibelean uzten du geroa. Prezioa 6€, murriztua 5€, urririk 14 urtez petik, erreserba eta xehetasunak: 05-59-54-11-69 edo turismo bulegoko webgunean.
Igandean dantzan
Maiatzaren 17an (11:00-12:30), hilabeteroko mutxikoek animatuko dute Xan Ithourria plaza, ez huts egin.
Arratsalde dantzatua Inharrian
Goizeko mutxikoen segidan, Urdanka elkarteak te dantzaldi moduan antolatzen du (15:00-19:00) dantzaldi alaia, Biak taldeak animaturik. Bikote huntan dira Arno Bidart akordeoiarekin eta Fabrice Elissalde tronpetarekin. Ibarrungo Inharriaren gerizan iraganen da ekitaldia, krakada ere eskainia izanen zaie parte hartzaileei. Prezioa 10€, xehetasunak: 06-76-21-76-77.











