Gure Hitza | 2026ko Maiatzaren 14a

Pobrezia gainditu

Menane Oxandabaratz

Hazkurri Bankuak primaderan eskoletan janari bilketa antolatzen du. Karia horretara Senpereko Zaldubi ikastolara joan naiz esplikatzera zergatik janari bilketa egiten zen eta zein pertsonek eskuratzen zuten. Haur horiek entzuten dutenean familia batzuk pobrezian direla, beste batzuk karrikan… hots zailtasunean diren pertsonak lagundu behar direla, zer ulertzen dute?

RSArekin bizi den pertsonatik hasiz… langile klase ertaineraino, anitz zailtasun ekonomikoan dira. Pobreziak edonor hunkitzen du: langabetuak, buraso bakarreko familiak, langileak, urritasunean direnak, etxerik gabekoak edota adinekoak. Pobrezia murrizteko, ordainsari apalak emendatu behar dira, gutieneko sozial minimoak goratu behar dira, kalitatezko enplegua garatzea ezinbestekoa da, zerbitzu publikoen laguntzea begi-bistakoa da.

Badu urteak jendeen artean desberdintasunak handitzen ari direla, aberatsen eta pobreen artean arroila handituz doa. Jaz milioidunen kopurua azkarki emendatu da, bi egunetatik behin milioidun berri bat omen da. Punpa sinestezina! Berrikitan ahalkerik gabe TotalEnergies enpresak iragarri du aurtengo lehen hiru hilabeteetan 4,9 miliar euroko irabazia egin zuela. Ekialde Hurbileko gerlaren ondorioz zenbaitzuk sakelak betetzen dituzte!

Jendartean desorekak baldin badira, ekonomia sailean ere gauza berdinak gertatzen dira. Burtsan balioztatu enpresa handiek porrot egiten dutenean, zergadunek dute ordaindu behar. Banku batek ala enpresa handi batek dirua galtzen duenean estatuak laguntzen ditu. Aldiz ofiziale xume batek bilana pausatzen duenean, bere negozioa gaizki kudeatu duelako dela errana zaio, botere publikoengandik laguntzarik ez du.

Langabeziaren kopurua jautsi da, alta pobrezia beti gora doa. Pobreziaren kontrako borroka eraginkorra izan dadin lehenik aberastasunaren banaketan oinarritzen da. Pobrezia ez da bakarrik diru eskasean oinarritzen, egoera soziala hobetzeko politika publiko ausartetatik pasatzen da. Pobrezia desagerrarazteko, enplegua laguntzea, ordainsariak ala erretretak emendatzea, diskriminazioa gainditzea lirateke hartu beharreko bideak. Erronka handia da, nekezian bizi den pertsona gutitua sentitzen da, ondorioz gaizki izaite horrek jendartean ondorioak ukan ditzake. Nelson Mandelak zioen: “Pobreziaren gainditzea ez da karitatean oinarritzen, baizik eta justizian”.



Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3834. zbk

Gure Hitza | 2026/05/14

Pobrezia gainditu

Menane Oxandabaratz

Hazkurri Bankuak primaderan eskoletan janari bilketa antolatzen du. Karia horretara Senpereko Zaldubi ikastolara joan naiz esplikatzera zergatik janari bilketa egiten zen eta zein pertsonek eskuratzen zuten. Haur horiek entzuten dutenean familia batzuk pobrezian direla, beste batzuk karrikan… hots zailtasunean diren pertsonak lagundu behar direla, zer ulertzen dute?

RSArekin bizi den pertsonatik hasiz… langile klase ertaineraino, anitz zailtasun ekonomikoan dira. Pobreziak edonor hunkitzen du: langabetuak, buraso bakarreko familiak, langileak, urritasunean direnak, etxerik gabekoak edota adinekoak. Pobrezia murrizteko, ordainsari apalak emendatu behar dira, gutieneko sozial minimoak goratu behar dira, kalitatezko enplegua garatzea ezinbestekoa da, zerbitzu publikoen laguntzea begi-bistakoa da.

Badu urteak jendeen artean desberdintasunak handitzen ari direla, aberatsen eta...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016