Euskal diaspora | 2026ko Maiatzaren 14a

Bakersfieldeko piknika, Bruselako Gazte Eguna, NEBC piknika eta Ramon Zugazagaren erretreta

Joseba Etxarri

Gazteren bat ezagutzen baduzu Bruselan, abisatu maiatzaren 30ean “Bruselako Gazte Eguna” ospatuko duela hiriko euskal komunitateak, Euskal Herriko manerako gazte besta
Gazteren%20bat%20ezagutzen%20baduzu%20Bruselan_%20abisatu%20maiatzaren%2030ean%20Bruselako%20Gazte%20Eguna%20ospatuko%20duela%20hiriko%20euskal%20komunitateak_%20Euskal%20Herriko%20manerako%20gazte%20besta

BAKERSFIELD. Guzia prest da Bakersfield-en, maiatzaren 23 eta 24ko asteburuan eginen den Euskal Bestarako. Bezperan, ortziralean, emanaldia antolatu du CSUB unibertsitatean Euskal Ikasketa Institutuak, “Karmele” euskal filma emanik, zuzendari duen Asier Altuna bertaraturik. Ebiakoitzean, mus txapelketa (8:00), eguerdiz bazkaria, pilota partidak bertako eta Euskal Herriko pilotariekin (nafartarrak, Javier Oscoz, Hegoi Txoperena, Aitor Alduntzin eta Unax Apeztegia). Igandean, meza aita Antton Egiguren euskal omonierak emana (egun Bakersfielden bizi dena) Fred Ansolabehere diakonoa ere, klika, dantzari eta koralarekin. Gero barbakoa bazkaria, emanaldiak Etxeko dantza taldeekin eta klikarekin, pilota partidak, eta gauez dantzaldia Luhartz taldearekin. Asteburu osoan, hiriko euskal ostatuak jendez gainezka. Eta astelehen goizean, bestari azken agurra Woolgrowers ostatuan, komunitate osoa bertan, kantuz eta dantzaz, Luhartz-ekin ere.

BRUSELA. Maiatzaren 30ean hiriburu europarrak “Bruselako Gazte Eguna 2026” ospatuko du (bai, izena honela, euskaraz). Bruselako Gazte Taldea eta Bruselako Euskal Etxea antolatzaile dituen besta egun hau hirugarren urtez eginen da, eta programako parte ukanen ditu trikipoteoa, bazkari herrikoia, musika, dantzatzeko xantza... Orain arte euskal gazte andana bildu izan du, bereziki Euskal Herrian sortu jendea, lanak, praktika profesionalak edo europar hiriburutasunak Bruselara ekarria, euskaradunak gehienik. Trikipoteoa Saint Gilles auzoan barna, bazkari jendetsua. Jokoak ere antolatu dituzte. Musika, euskal musika, Cite des Associations-en, Rue Émile Féron 153 helbidean. Euskal Herriko manerako besta. Xehetasunak, Instagram-en, Bruselako Gazteak ezarriz.

SUFFIELD, CT. Connecticut-eko herri huntan eginen du maiatzaren 30ean bere piknika “New England Basque Club” (NEBC) Euskal Etxeak, Riki Lasaren Etxaldean. Ohi bezala, herri kirolek partaidetza handia ukanen dute programan, aizkolariekin, Euskal Herriko moldeko janaria, edarien artean Errioxako ardoa eta txakolina...

ELKO, NEVADA. Eta ezin aipatu gabe utzi 80 urte bete eta erretreta hartuko duela Elkon Ramon Zugazagak, bere azken afaria eskainiz Euskal Etxean ekainaren 13an. 1946an Gernikan sortua, 18 urterekin emigratu zen artzain Elkora. Boisen eta Goodingen sukaldari arizan zen Elkora itzuli eta bertan behin betiko ezarri aitzin. 1983an Biltoki euskal ostatua idoki zuen Elkon, eta 30 urtez atxiki 2013raino, erreferentzia bihurturik. Euskal Etxeko kide eta lehendakari izana, lan handia egina du euskal komunitatearen eta Elkoren alde, besteak beste kirolean, entrenatzaile, Indar futbol talde eta Fundazioa sortuz. Euskal Etxearendako sukaldari segitu izan du orain arte. Aupa Ramon!

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3834. zbk

Gure Hitza | 2026/05/14

Pobrezia gainditu

Menane Oxandabaratz

Hazkurri Bankuak primaderan eskoletan janari bilketa antolatzen du. Karia horretara Senpereko Zaldubi ikastolara joan naiz esplikatzera zergatik janari bilketa egiten zen eta zein pertsonek eskuratzen zuten. Haur horiek entzuten dutenean familia batzuk pobrezian direla, beste batzuk karrikan… hots zailtasunean diren pertsonak lagundu behar direla, zer ulertzen dute?

RSArekin bizi den pertsonatik hasiz… langile klase ertaineraino, anitz zailtasun ekonomikoan dira. Pobreziak edonor hunkitzen du: langabetuak, buraso bakarreko familiak, langileak, urritasunean direnak, etxerik gabekoak edota adinekoak. Pobrezia murrizteko, ordainsari apalak emendatu behar dira, gutieneko sozial minimoak goratu behar dira, kalitatezko enplegua garatzea ezinbestekoa da, zerbitzu publikoen laguntzea begi-bistakoa da.

Badu urteak jendeen artean desberdintasunak handitzen ari direla, aberatsen eta...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016