Herriz Herri - Sara (L) | 2026ko Maiatzaren 14a

Buxeta - Abisu - Olhain ikastola - Egoera zibila - Pilota - Errugbia

Buxeta%20-%20Abisu%20-%20Olhain%20ikastola%20-%20Egoera%20zibila%20-%20Pilota%20-%20Errugbia

Buxeta

Aitzin hortan, herriko buxeta bozkatua izan da, 3.387.045€-koa. Hautetsi guziek onartu dute, bainan elkarteen diru laguntzak bozkatuko dituzte uztaileko hilabetean.

Abisu

Maiatzaren 8a beteranoen eguna izan da. Mezaren ondotik loreak eman dira bi hilerrietan, gero aperitifa ukan dute beteranoek Herriko Etxeak ofreitua. Ondotik, bazkaria zuten Pikasarriko jatetxean, 20 bat baziren, denak beren emazteekin. Egun goxoa pasatu dute denek elgarrekin, lehengo istorioak kontatuz.

Olhain ikastola

Eginen du bere eguna, maiatzaren 30ean larunbat eguerditan, Lur Berri gelan. Sagarnotegiko bazkaria txuleta egur suan errea (13:00), helduentzat 30€ eta haurrentzat 8€, erreserbatzeko deitu: 06-85-54-58-72 edo 06-23-60-63-17, ondotik kontzertua Kaxkatu eta DJ Elepuntorekin.

Egoera zibila

Sortze: Jaubert Txema 2026/04/22. Heriotze: Larralde Austin 91 urte 2026/04/20. Ezkontzak: Badie Jean-Paul eta Cacciaguerra Ilaria 2026/03/14. Goni Elodie eta Jauregui Iñaki 2026/04/11.

Pilota

Plaza laxoan, esku-huska: 3. mailan: Jauregui Iñaki-Elizalde Lauran irabazle 30-18 Uhaldean-en kontra. Fagoaga Eneko-Errandonea Xan irabazle 30-27 Urruñarrak-en kontra. Gazteak: Semerena Eneko-Berasategui Unai irabazle 30-25 Lau Herriren kontra. Alduntzin Kaiet-Marin Imaz Eneko galtzaile 26-30 Erro Bat-en kontra. Kimuak: Lafitte Mattin-Lefranc Koskarat Gilen irabazle 30-21 Ñapurrak-en kontra. Umetxoak: Delgado Apezteguia Maialen-Etxegaray Azkarate Joanes irabazle 15-14 Eskulariren kontra.

Errugbia

Frantziako txapelgoan, 32. finala Sarak irabazi du Orthezen 34-18 Aureilhan-en kontra.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3834. zbk

Gure Hitza | 2026/05/14

Pobrezia gainditu

Menane Oxandabaratz

Hazkurri Bankuak primaderan eskoletan janari bilketa antolatzen du. Karia horretara Senpereko Zaldubi ikastolara joan naiz esplikatzera zergatik janari bilketa egiten zen eta zein pertsonek eskuratzen zuten. Haur horiek entzuten dutenean familia batzuk pobrezian direla, beste batzuk karrikan… hots zailtasunean diren pertsonak lagundu behar direla, zer ulertzen dute?

RSArekin bizi den pertsonatik hasiz… langile klase ertaineraino, anitz zailtasun ekonomikoan dira. Pobreziak edonor hunkitzen du: langabetuak, buraso bakarreko familiak, langileak, urritasunean direnak, etxerik gabekoak edota adinekoak. Pobrezia murrizteko, ordainsari apalak emendatu behar dira, gutieneko sozial minimoak goratu behar dira, kalitatezko enplegua garatzea ezinbestekoa da, zerbitzu publikoen laguntzea begi-bistakoa da.

Badu urteak jendeen artean desberdintasunak handitzen ari direla, aberatsen eta...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016