Herriz Herri - Donamartiri (NB) | 2026ko Maiatzaren 14a
Donamartiriko Euskal kirolak taldearen berri
Maiatzaren 2an, eguerdi irian, Donamartiriko Euskal kirolak taldeko parte hartzaile anitz bilduak ziren Donamartiriko Bil Etxea gelan biltzar nagusiaren karietarat.
Alain Apheceche zuzendariak azpimarratu du bazuela orain 50 urte taldeak parte hartzen zuela Donapaleuko indar jokoetan.
Soka tira, joko guzien artean gustagarriena, 1981. urteaz geroztik, duela 44 urte beraz, badute balentria ederrik eginik Donamartiriko sokatiralariek, alabainan 24 urtez kausitu dute korda berenganatzea (17 urtez segidan 1981. urtetik 1997ra) gero 1999, 2000, 2016, 2021, 2022 2023, eta 2025ean.
Sailkapen orokorraren kondu 1993. urteaz geroztik, Donamartiriko taldeak ereman du 17 urtez.
1990. urtean emana izan da lekuan “Trophée du Sud Ouest”. Sailkapen hortan (1990etik 2025erat) 13 urtez eskuratu dute txapela.
Oroitzapen ona atxikitzeko argazki bat hartu dute.
Jokolari zaharrenetarik zonbait baziren etorriak, J-Paul Pagadoy, J-Bernard Minondo, Martin Martinon, Gerard Iribarne, Jean Ospital eta Jean Marc Mendiburu.











