Herriz Herri - Baiona (L) | 2026ko Maiatzaren 14a

Bertso bazkaria - Señora sariketa - Bost zentzumeneko museoa - Hitzaldia

Cécile de Cat (Arg: BiscuitLad)
Cecile%20de%20Cat%20(Arg:%20BiscuitLad)

Bertso bazkaria

Maiatzaren 16an (13:00), bertso bazkaria iraganen da Epaiskan, Elixabet Etxandi eta Ramuntxo Christy bertsulariekin. Bazkaria 20 eurotan izanen da helduentzat, eta prezio erdian haurrentzat. Izenak emateko: 06-83-03-30-05.

Ondotik (17:00), errepresioa borrokatu manifestazioa izanen da.

Señora sariketa

Oroit larunbat huntan iraganen dela, Zizpa gaztetxean (18:00). Maddi Agirre, June Astegieta, Nahia Etxeberri, Oihana Iguaran eta Ana Picallo bertsulariak ariko dira.

Bost zentzumeneko museoa

Maiatzaren 20an (14:00), 5 urtetik gorakoen animazioa iraganen da Euskal Museoan, euskaraz. Ordu bat eta laurdeneko iraupena, sartzeak 6 euro kostako du haurka. Xehetasunentzat: 05-59-59-08-98.

Hitzaldia

Maiatzaren 21ean (18:00), Cécile de Cat linguistika irakaslearen mintzaldia iraganen da Euskal Museoan, “Elebitasuna haur eta nerabeengan ele bakarreko irakaskuntzan: perspektiba andana bat” gaiaren inguruan. Jatorriz Belgikakoa, Cécile de Cat linguistika irakaslea da Leeds-eko unibertsitatean (Ingalaterra). Bradford herrian kokatua den Center for Applied Research-eko Speech and Language Action Group-a zuzentzen du. Izen-emateak: 05-59-59-08-98.

Euskal Kultur Erakundea, IKER laborategia eta Euskal Museoarekin partaidetzan antolatua den ekimena da hau.


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3834. zbk

Gure Hitza | 2026/05/14

Pobrezia gainditu

Menane Oxandabaratz

Hazkurri Bankuak primaderan eskoletan janari bilketa antolatzen du. Karia horretara Senpereko Zaldubi ikastolara joan naiz esplikatzera zergatik janari bilketa egiten zen eta zein pertsonek eskuratzen zuten. Haur horiek entzuten dutenean familia batzuk pobrezian direla, beste batzuk karrikan… hots zailtasunean diren pertsonak lagundu behar direla, zer ulertzen dute?

RSArekin bizi den pertsonatik hasiz… langile klase ertaineraino, anitz zailtasun ekonomikoan dira. Pobreziak edonor hunkitzen du: langabetuak, buraso bakarreko familiak, langileak, urritasunean direnak, etxerik gabekoak edota adinekoak. Pobrezia murrizteko, ordainsari apalak emendatu behar dira, gutieneko sozial minimoak goratu behar dira, kalitatezko enplegua garatzea ezinbestekoa da, zerbitzu publikoen laguntzea begi-bistakoa da.

Badu urteak jendeen artean desberdintasunak handitzen ari direla, aberatsen eta...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016