Herriz Herri - Angelu (L) | 2026ko Maiatzaren 14a

Oroimen-ekitaldia

Angeluko Aéroclub Basquen, oroimen-ekitaldi berezia eginen da maiatzaren 23an, larunbatarekin (11:30). Ekitaldi horretan, 1932ko martxoaren 6an egindako hegaldi historikoari eskainitako oroitarria inauguratuko da.

Hegaldia Frantziako abiazioaren historian mugarri izan zen: Charles de Verneilh, Max Devé eta Émile Munch Bourget aireportutik abiatu ziren Couzinet 33 Biarritz hegazkinaren barnean.

Oroitarriaren inaugurazioak, antolatzaileen arabera, bi helburu nagusi ditu: alde batetik, aireko aitzindari horien memoria bizirik mantentzea, eta bestetik, berrikuntza aeronautikoaren eta Euskal Herriaren arteko lotura historikoa azpimarratzea.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3834. zbk

Gure Hitza | 2026/05/14

Pobrezia gainditu

Menane Oxandabaratz

Hazkurri Bankuak primaderan eskoletan janari bilketa antolatzen du. Karia horretara Senpereko Zaldubi ikastolara joan naiz esplikatzera zergatik janari bilketa egiten zen eta zein pertsonek eskuratzen zuten. Haur horiek entzuten dutenean familia batzuk pobrezian direla, beste batzuk karrikan… hots zailtasunean diren pertsonak lagundu behar direla, zer ulertzen dute?

RSArekin bizi den pertsonatik hasiz… langile klase ertaineraino, anitz zailtasun ekonomikoan dira. Pobreziak edonor hunkitzen du: langabetuak, buraso bakarreko familiak, langileak, urritasunean direnak, etxerik gabekoak edota adinekoak. Pobrezia murrizteko, ordainsari apalak emendatu behar dira, gutieneko sozial minimoak goratu behar dira, kalitatezko enplegua garatzea ezinbestekoa da, zerbitzu publikoen laguntzea begi-bistakoa da.

Badu urteak jendeen artean desberdintasunak handitzen ari direla, aberatsen eta...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016