Hegoaldean | 2026ko Maiatzaren 14a

Karlos Garaikoetxearen heriotza

M.V.

Karlos Garaikoetxea
Karlos%20Garaikoetxea

Maiatzaren 4an zendu da Karlos Garaikoetxea, 87 urtetan, bihotzeko bulta txar baten ondorioz. Frankismo ondotik plantan ezarri zen Eusko Jaurlaritzako lehenbiziko lehendakaria izan zen eta euskal autogobernuaren berreskuramenean funtsezko ekarpena egin zuen. Lehendakari kargua bete zuen 1980tik 1985era. EAJrekin izan zituen desadostasunen ondorioz, Eusko Alkartasuna alderdia sortu zuen, eta euskal nazionalismoaren erreferente nagusietako bat bilakatu zen 80 eta 90eko hamarkadetan.

Garaikoetxearen heriotzak ihardukipen frango ekarri ditu, bai politikarien aldetik, eta bai euskal jendartearen aldetik. Eusko Alkartasunak eskerrak eman dizkio “emandako guztiagatik”. EH Bildu koalizioak ere doluminak helarazi dizkie familiari, lagunei eta Eusko Alkartasuneko familia politiko osoari. Imanol Pradales Eusko Jaurlaritzako lehendakariak, bere aldetik, “garai zailetan ezina ekinez lortu” zuen liderra izan zela adierazi du. Oro har, Karlos Garaikoetxearen lagun eta kolaboratzaileek goraipatu dituzte haren “gizatasuna eta ausardia”.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Hegoaldean | 2026/05/14

Euskaltzaleon Martxa, ekainaren 13an

M.V.

Euskalgintzaren Kontseiluak agerraldia egin du heldu den ekainaren 13an Iruñean eginen den Euskaltzaleon Martxa aurkezteko, eta horretan parte hartzeko dei egin die Euskal Herri osoko euskaltzaleei. Idurre Eskisabel Euskalgintzaren Kontseiluko idazkari nagusiak azpimarratu du “euskaraz bizi nahi dut” izanen dela ekimenaren aldarri nagusia.

Hiru zutabetan banatuko da Euskaltzaleen Martxa. Hiruak Antoniutti parketik, Runako parketik eta Askatasun enparantzatik abiatuko dira (17:00), elkartuko dira Gazteluko plazan (18:00).

Zutabe bakoitzak euskaraz bizitzeko baldintzak plantan emateko ezinbestekoak diren hiru oinarri ordezkatuko dituela azaldu du Eskisabelek. Lehen zutabeak “euskararen normalizazioan aurrera egiteko ezinbestekoa” den ofizialtasun osoa aldarrikatuko du Euskal Herri guzian, “baldintza murriztailerik gabe”. Bigarren zutabeak hizkuntza politiketan eman behar den jauzia aldarrikatuko du “euskararen ezagutza orokortzeko eta normaltasunez erabili...

Irakurri segida

Hegoaldean | 2026/05/14

Udalerri Euskaldunen Eguna

M.V.

Udalerri Euskaldunen Eguna ospatuko da maiatzaren 16an, Otxandion (Bizkaia), UEMA Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak antolaturik. Bi xede nagusi izanen ditu ekitaldiak: udalerri euskaldunen ekarpena besta giroan agertzea eta etorkizuneko egitasmoak nabarmentzea.

Iratxe Lasa Markina-Xemeingo auzapez eta UEMAren zuzendaritza batzordeko kideak azaldu duen bezala, maiatzaren 16koa “udalerri euskaldun guzien eguna” izatea nahi dute, ez UEMAko kideena bakarrik, eta besta giroan erakutsi nahi dute herri guzi horiek euskararen biziberritzean egiten duten ekarpena.

Gainera, aurtengo edizioa testuinguru berezian kokatzen da. Alabaina, duela zenbait aste, Norantz doa euskara? Hego Euskal Herria 2036 proiekzio demolinguistikoa izeneko ikerketa egin zuen Siadecok, eta horrek ondorioztatzen du oraingo norabidean segituz, ez dela kasik arnasgunerik geldituko 2036rako. Iragarpen horri buru egiteko, atzartzeko deia egin du UEMAk.

...

Irakurri segida

Hegoaldean | 2026/05/14

Pasaiako portua

M.V.

Pasaiako Portu Agintaritzak 2025-2030 Plan Estrategikoa aurkeztu du maiatzaren 7an. Plan honen helburu nagusia izanen da merkantzien trafikoa %25ez handitzea eta Pasaiako portua “Ardatz Atlantikoko nodo lehiakor gisa” kokatzea. Horretara heltzeko, 2030era arte urtean 10 milioi euroko inbestimenduak egitea pentsatzen dute.

Gaur egun, 1.330 lanpostu ditu Pasaiako portuak, eta heldu diren lau urteetan 1.600 izatera heldu nahi dute. Izaskun Goñi eta David Candelario portuko arduradunen arabera, “azpiegiturak modernizatzea”, tren konexioa hobetzea” eta “lurzorua zabaltzea” dira planaren xedeak. Horretarako, eragile guzien engaiamendua eta lankidetza beharrezkoak izanen direla erran dute. Halaber, lehiakortasunaren, intermodalitatearen edo Ekonomia Urdinaren aldeko apustuaren garrantzia azpimarratu dute. Intermodalitateari dagokionez, tren konexioak hobetzea garrantzitsua dela erran dute. Bertzeak bertze, Lezoko plataforma logistikaren aldeko apustua aipatzen du...

Irakurri segida

Hegoaldean | 2026/05/14

Hernaniko Udala Ikatz Gane proiektuaren kontra

M.V.

Endesa argindar enpresak zentral eoliko bat eraiki nahi luke Urumea ibaiaren haranean. Ikatz Gane deitzen da proiektua. Bortz haize errota lituzke, bakoitza 4,99 megawatteko indarrarekin. Beraz, azpiegiturak 25 megawatt lituzke, orotara. Haize errotek 205 metroko goratasuna lukete, eta Hernaniko lurretan ezarriko lirateke denak. Hernaniko Udalak, ordea, egitasmo horren kontrako 42 salaketa aurkeztu ditu joan den astean. Urumeako Mendiak Bizirik plataformak, berriz, herritarren 3.512 sinadura bilduak ditu.

Udalak dio xeheki aztertu dituela proiektua eta haren ingurumen inpaktuaren txostena, baina hutsune handiak atzeman dituela. Udalaren ustez, proiektuak ez ditu bideragarria izateko baldintza guziak betetzen. Paisaiari dagozkion azterketak ez omen dira objektiboak, eta ez omen dituzte kontuan hartzen eremuaren biodibertsitatea eta “proiektuak haranengan izan dezakeen eragin erreala”, ez eta Trantsizio Energetikoaren eta Klima Larrialdiaren 1/2024 Legeak instalazioen udal...

Irakurri segida

Hegoaldean | 2026/05/14

Montejurrako sarraskia duela 50 urte

M.V.

1976ko maiatzaren 9an gertakari latz eta ilunak izan ziren Montejurran (Nafarroa). Eraso batean, bi pertsona hil zituzten tiroz: Aniano Jimenez Santos eta Ricardo Garcia Pellejero karlistak. Orduko kronika batzuek karlismoaren bi adarren arteko borroka gisa aurkeztu zuten han gertatutakoa, baina hilketa haien gibelean botere post-frankistek eskuin-muturreko bertze kide batzuekin batean sustatu konspirazioa izan zela diote afera ikertu dutenek.

Mende erdiaren karietara, Lizarrako Udalak ekitaldi instituzionala egin du joan den larunbatean, biktimei aitortza egiteko. Udalaren izenean, Mikel Kolmo EH Bilduko zinegotziak segurtatu du “Montejurran gertatutakoa argitzeko borrokan” segituko dutela. Halaber, bi karlistei jazarri zitzaizkienak erregimen frankistako zerbitzu sekretuek finantzatutako eskuin muturreko mertzenarioak izan zirela baieztatu du. Kolmoren iritziz, maiatzaren 9ko ekitaldia ez da bakarrik gibelera begiratzeko ariketa izan, baina “duintasun, aitortza eta...

Irakurri segida

3834. zbk

Gure Hitza | 2026/05/14

Pobrezia gainditu

Menane Oxandabaratz

Hazkurri Bankuak primaderan eskoletan janari bilketa antolatzen du. Karia horretara Senpereko Zaldubi ikastolara joan naiz esplikatzera zergatik janari bilketa egiten zen eta zein pertsonek eskuratzen zuten. Haur horiek entzuten dutenean familia batzuk pobrezian direla, beste batzuk karrikan… hots zailtasunean diren pertsonak lagundu behar direla, zer ulertzen dute?

RSArekin bizi den pertsonatik hasiz… langile klase ertaineraino, anitz zailtasun ekonomikoan dira. Pobreziak edonor hunkitzen du: langabetuak, buraso bakarreko familiak, langileak, urritasunean direnak, etxerik gabekoak edota adinekoak. Pobrezia murrizteko, ordainsari apalak emendatu behar dira, gutieneko sozial minimoak goratu behar dira, kalitatezko enplegua garatzea ezinbestekoa da, zerbitzu publikoen laguntzea begi-bistakoa da.

Badu urteak jendeen artean desberdintasunak handitzen ari direla, aberatsen eta...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016