Azalekoa | 2026ko Maiatzaren 14a

Joseba Sarrionandia Hazparnen

A.E.

Joseba Sarrionandia (Arg: Dani Blanco, argia.eus)
Joseba%20Sarrionandia%20(Arg:%20Dani%20Blanco_%20argia.eus)

Hazparne Aldeko Irakurketa Klubak (HAIK) gomitaturik, maiatzaren 22 eta 23an Joseba Sarrionandia Hazparnera jinen da. Horren inguruko berri gehiagoren ukaiteko, Txomin Heguyrekin solastatu gira.

HAIKen ibilbidea

Hazparne Aldeko Irakurketa Kluba 2024an sortu zen, helburutzat ukanez euskarazko literatura ezagutaraztea eta maitaraztea, euskarazko irakurzaletasuna azkartu eta zabalduz.

Pantxix Bidart, Nelly Challet, Txomin Heguy eta Janine Urruty laukote irakurzaleak du taldea osatzen. Jon Casenave heletar euskaltzain berriak ere eskuhartze suharra usu ekartzen dio taldeari.

HAIKek bere xedea gauzatzen du urtean lau hitzordu antolatuz eta molde anitzetako proposamenak eskainiz: liburu baten edo batzuen inguruan libreki solastatuz, autorearen presentziarik gabe, noizbehinka idazle bat gomitatu eta haren obrari buruz mintzatuz, baita irakurketa publiko batzuk eginez.

Topaketa gehienak Hazparneko Mediatekan iragaiten dira. Azken denbora hauetan, Et’abar liburudenda berrian ere ekitaldi batzuk antolatzen dira, baita Xuriatean.

Joseba Sarrionandia bi egunez Hazparnen

Jatorriz Iurretara (Durango aldekoa), Joseba Sarrionandia gaur egungo euskal idazle handienetakoa da. Bere obra oparoak genero guziak hunkitzen ditu, hala nola nobelagintza, ipuingintza, poesiagintza, saiakeragintza. Munduko idazle handi batzuen euskaratzaile izan da. Hainbat aldizkaritan ere kolaboratu du (Zeruko Argia, Anaitasuna…), eta Bernardo Atxagarekin batera, besteak beste, Pott Banda eta hari lotua zen aldizkari abangoardista sortu eta plazaratu zituen 1970eko hamarkadaren azken urteetan.

1980an hain zuzen, E.T.A erakundearen kide izatea leporatua izan zitzaion eta 22 urteren kartzelara kondenatua izan zen. 1985ean Martuteneko presondegitik molde harrigarrian ihes egin zuen (Kortaturen “Sarri Sarri kanta famatuak oroitarazten duena) eta kasik 40 urtez erbestean bizi izan ondoren, sustut Kuban, badu orain lau urte sorterrira berriz itzuli dela.

Egitarau oparoa

Maiatzaren 22an, ostiralez, idazle iurretarrak “Markos Gimenoren 101 Letrakartel” erakusketa aurkeztuko du Hazparneko mediatekan (18:30), eta gero Et’abar ostatu liburudendan (19:15) eginen den estreinaldiaren karietara. Hain zuzen, erakusketa horrek Markos Gimenoren euskarazko palindromoetan (ezkerretik eskuinera zein eskuinetik ezkerrera irakur daitezkeen hitz edo esaldiak) oinarritutako 50 bat afixa biltzen ditu, batzuk egileak berak ilustratuak, beste batzuk euskal artista andana batek irudiztatuak, Markosen jenioaren omenaldi kolektibo gisa.

Biharamunean, hots maiatzaren 23an, larunbatez, Joseba Sarrionandiaren obra literarioaren hobeki ezagutzeko eta gozatzeko eguna izanen da. Lehen hitzordua Hazparneko mediatekan finkatua da (10:00), idazlearen inguruan. Jon Casenave eta Txomin Heguyk kudeatuko duten saioan, Sarrionandiaren poesia, nobela eta saiakera idazlanen gainbegirada eginen da, zati hautatu batzuen irakurketa tartekatuz.

Ondotik, Ttattola gaztetxean elkarretaratzea proposatua da gaualdi bereziarentzat (20:00). Jurgi Ekiza, Entrexatak taldea eta Antton Larrandaburu lekuko kantariek Josebaren poema batzuk kantatuko dituzte eta HAIKeko irakurleek testu batzuk irakurtuko. Idazlea bera presente izanen da eta zuzenean entzunak iruzkinduko ditu. Ttattolako gazteak ere egun berezi horren antolaketaren partaide izanez, egun hori molde horretan bukatzeak frogatzen du Joseba Sarrionandiaren obra literario ikaragarriak baduela oihartzun euskal gizaldi guzietan.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3834. zbk

Gure Hitza | 2026/05/14

Pobrezia gainditu

Menane Oxandabaratz

Hazkurri Bankuak primaderan eskoletan janari bilketa antolatzen du. Karia horretara Senpereko Zaldubi ikastolara joan naiz esplikatzera zergatik janari bilketa egiten zen eta zein pertsonek eskuratzen zuten. Haur horiek entzuten dutenean familia batzuk pobrezian direla, beste batzuk karrikan… hots zailtasunean diren pertsonak lagundu behar direla, zer ulertzen dute?

RSArekin bizi den pertsonatik hasiz… langile klase ertaineraino, anitz zailtasun ekonomikoan dira. Pobreziak edonor hunkitzen du: langabetuak, buraso bakarreko familiak, langileak, urritasunean direnak, etxerik gabekoak edota adinekoak. Pobrezia murrizteko, ordainsari apalak emendatu behar dira, gutieneko sozial minimoak goratu behar dira, kalitatezko enplegua garatzea ezinbestekoa da, zerbitzu publikoen laguntzea begi-bistakoa da.

Badu urteak jendeen artean desberdintasunak handitzen ari direla, aberatsen eta...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016