Herriz Herri - Hendaia (L) | 2026ko Maiatzaren 14a
“Perkainen haritik” dokumentala - Kanpoko kirol gune berrien proba
“Perkainen haritik” dokumentala
Maiatzaren 17an (19:00), Banka, Aldude eta Urepeleko pilotaren historia kondatzen duen dokumentalaren bigarren partea ikusten ahalko da, 1830-1914 garaikoa, Les Variétés zineman.
Kanpoko kirol gune berrien proba
Herriak fitness modulu berrien instalazioa probatzen du. Lau gune aldi baterako jarri dira herritarren eskura, iritziak jasotzeko maiatzaren 5etik ekainaren 16ra, Badiako parkean, gaur egungo ekipamenduen ondoan.
Programa: kanpoko 4 kirol gune plataformen gainean instalatuta jartzea, erabilera eta erabiltzaileen asebetetzea ebaluatzea gailu digital baten bidez eta ekainaren 17tik goiti, “kanpoko trakziorako kaiola” modu iraunkorrean instalatzea.
Jendearen iritzia funtsezkoa da: panel nagusi batean QR kode bat aurkituko da instalazio mota honen interesa neurtzeko. Zalantzarik gabe bete dezagun!











