Herriz Herri - Irisarri (NB) | 2026ko Maiatzaren 14a
Eskubaloia
Gizonetan, nazional 3 mailan, irisartarrek irabazi diote Pessac-i, 30-28. Airoski gela mukuru betean, giro zinez ederrean, baxenabartarrek lortu dute nazional 2-rat igaitea, partida serios eta tinkiaren ondotik.
Erregional mailan, bigarren taldeak galdu du Pessac-en, 28-34.
Hirugarren taldeak irabazi du Gan-en, 45-24.
Nesketan, Kanbo/Irisarriko bigarren taldeak irabazi du Buros-en, 27-26. Finalerdietako kalifikatu dira, multxoko azken partida irabaziz.
Heldu den asteburuan ez da partidarik, pausa denendako.











