Herriz Herri - Hazparne (L) | 2026ko Maiatzaren 14a
Hamar egun pantailarik gabe - Adinekoen bazkaria - Xapitalia zelaian - Idiak peñaren pesta - Sarri Arte
Hamar egun pantailarik gabe
Maiatzaren 19tik 28ra pantailarik gabe egoitearen desafioan parte hartu nahi du Herriko Etxeak. Pantailaren aitzinean ez egoiteko, harremana, jokoa eta sorkuntza proposatuko dira: altxorraren jokoa, pista jokoa, familian egiteko ibilaldiak... Izanen dira ere kaperaren bisitak, animazio bereziak mediatekan, oihaneko pista jokoa, tailerrak Uhaldia etxaldean, yoga saioak... Herriko elkarteek ere ekintza bereziak eskainiko dituzte: futbola, errugbia, eskubaloia, birlak, Tai Chi... Josta Leku aisialdi zentroak ere parte hartuko du.
Maiatzaren 24an Ikastola eta Jean Verdun eskolek egun berezia proposatzen die familiei. Bere aldetik Santa Terexa eskolak ere gauza bereziak eginen ditu.
Xehetasun guziak ukaiteko hobe da Herriko Etxeko webgunerat joaitea, zinez gertakari parrasta delako.
Adinekoen bazkaria
Hirurogeita hamar urtez goiti dituen oro gomitatzen ditu Herriko Etxeak urteko bazkariaren partekatzera. Hazpandarra izan behar da. Hitzordua ekainaren 26an da ostegunez, Harana ezkerparetan eguerditan.
Herriak eskaintzen duen paketa hartu dutenak eta 70 urtez petik dituztenak etortzen ahal dira ere bainan pagatuz.
Izena eman behar da maiatzaren 30a aitzin 05-59-70-29-07ra deituz.
Xapitalia zelaian
Bi egun berezi antolatu ditu herriko errugbi taldeak: lehena maiatzaren 14an Hamabi'Hac zoingehiagoka bigarren aldikoz, hau M12 kategoriarentzat. Hogei bat ekipak parte hartuko du, hemen gaindiko hoberenak eta Irlandes batzu ere.
Bigarrena maiatzaren 16an Xapital zoingehiagoka. Hau hogeita hirugarren edizioa da, M14 kategorian.
Bi egun horietan han berean jateko eta edateko parada emana da.
Idiak peñaren pesta
Maiatzaren 16 eta 17an iraganen da hau. Aurten peñaren 25 urteak ospatuko dira bi egunez. Izanen da kantu Idiak Kantuzekin, dantza Elgar Oinkarekin, mutxikoak Saltokarekin, pilota partidak, apairu alaitua Julen eta Anizerekin. Arratsetan talo eta xingar, tapas eta pintxoak.
Apairuko izena eman behar da 06-15-87-68-60 zenbakira.
Sarri Arte
Ez da ahantzi behar maiatzaren 22 eta 23an antolatua den asteburu berezia. Bestalde xeheki aipatua da eta ez da huts egitekoa. Ongi etorri mediateka, Eta'bar eta Ttattolara.











