Herriz Herri - Bardoze (L) | 2026ko Maiatzaren 14a

Lagunekin dantza taldea Dantzari Ttikin - La Passem herrian

Lagunekin dantza taldea Dantzari Ttikin

Lagunekin taldearen dantzari ttipiak Donibane Garazira joan ziren maiatzaren 8an, beste 1.600 haurrekin biltzeko IDBk antolatutako Dantzari Ttiki eguna kari. Goizeko desfile handia herrian egin ondoren, denak frontoira joan ziren urtean zehar lantzen zituzten dantzak harroki erakusteko. Dantza batzuk partekatu zituzten ondoan ziren Ortzaizeko taldeko lagunekin. Arratsaldean, beste hiru dantza ikusgarri ikusi zituzten Bardozera itzuli aitzin giro goxoan.

La Passem herrian

La Passem, gaskoinaren aldeko Korrikaren lasterka ahizpak, larunbat goiz-goizean zeharkatu du gure herria. Herriko Etxeak, Foyer de Bardos elkarteak eta enpresa batzuk hartu zituzten kilometroak eta lekukoa altxatu zuten gure lurraldeko hizkuntza guttitu horri haien sustengua adierazteko.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3834. zbk

Gure Hitza | 2026/05/14

Pobrezia gainditu

Menane Oxandabaratz

Hazkurri Bankuak primaderan eskoletan janari bilketa antolatzen du. Karia horretara Senpereko Zaldubi ikastolara joan naiz esplikatzera zergatik janari bilketa egiten zen eta zein pertsonek eskuratzen zuten. Haur horiek entzuten dutenean familia batzuk pobrezian direla, beste batzuk karrikan… hots zailtasunean diren pertsonak lagundu behar direla, zer ulertzen dute?

RSArekin bizi den pertsonatik hasiz… langile klase ertaineraino, anitz zailtasun ekonomikoan dira. Pobreziak edonor hunkitzen du: langabetuak, buraso bakarreko familiak, langileak, urritasunean direnak, etxerik gabekoak edota adinekoak. Pobrezia murrizteko, ordainsari apalak emendatu behar dira, gutieneko sozial minimoak goratu behar dira, kalitatezko enplegua garatzea ezinbestekoa da, zerbitzu publikoen laguntzea begi-bistakoa da.

Badu urteak jendeen artean desberdintasunak handitzen ari direla, aberatsen eta...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016