Herriz Herri - Baigorri (NB) | 2026ko Maiatzaren 14a

Bazkaria helduentzat - Euskal Trail -

Euskal Trail
Euskal%20Trail

Bazkaria helduentzat

Baigorriko herriak 64 urte eta gehiago dituzten herritarrak bazkarira gomitatzen ditu maiatzaren 31n (igandea) Plaza Xoko gelara (12:30). Parte hartu nahi bada, ez duda, izena eman maiatzaren 20ko berantenaz, Herriko Etxera joanez edo telefonatuz 05-59-37-40-80 zenbakira. Emailez ere egin daiteke contact@baigorry.fr.

Euskal Trail

Salbatoreko aste hondar luzea mugimendutsua izanen da gure plazan, karrikan eta inguruko mendietan, ortzirale eta ibiakoitzez bereziki (maiatzaren 15 eta 16an). 3.800 lasterkari hurbiltzekoak dira Euskal Trailek antolatzen dituen 6 proba desberdinetan parte hartzeko:Neska Trail: 8km, abiatzea Baigorriko plazatik (17:30).

Iluna Trail: 27km, abiatzea Baigorriko plazatik (23:00).

Trail gormanta: 2x25km binaka, abiatzea Urepeletik.

Euskal Trail: 2x40km binaka, abiatzea Urepeletik (6:30).Euskal Endurance: 65km binaka, abiatzea Baigorritik (17:30).

Ultra Trail: 133km bakarka edo binaka, abiatzea Baigorritik (5:00).Milaka jende bilduko baita bizpahiru egunez, antolatzaileek galdatzen dute seinale eta bide hesteak errespetatzea, autoentzat idekiko diren aparkalekuak erabiliz bakarrik. Aroaren aldetik zoritxarrez, ez da mentura onik. Euria eta tenperatura apalak aipatuak dira.


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3834. zbk

Gure Hitza | 2026/05/14

Pobrezia gainditu

Menane Oxandabaratz

Hazkurri Bankuak primaderan eskoletan janari bilketa antolatzen du. Karia horretara Senpereko Zaldubi ikastolara joan naiz esplikatzera zergatik janari bilketa egiten zen eta zein pertsonek eskuratzen zuten. Haur horiek entzuten dutenean familia batzuk pobrezian direla, beste batzuk karrikan… hots zailtasunean diren pertsonak lagundu behar direla, zer ulertzen dute?

RSArekin bizi den pertsonatik hasiz… langile klase ertaineraino, anitz zailtasun ekonomikoan dira. Pobreziak edonor hunkitzen du: langabetuak, buraso bakarreko familiak, langileak, urritasunean direnak, etxerik gabekoak edota adinekoak. Pobrezia murrizteko, ordainsari apalak emendatu behar dira, gutieneko sozial minimoak goratu behar dira, kalitatezko enplegua garatzea ezinbestekoa da, zerbitzu publikoen laguntzea begi-bistakoa da.

Badu urteak jendeen artean desberdintasunak handitzen ari direla, aberatsen eta...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016