Herriz Herri - Maule-Lextarre (Z) | 2026ko Maiatzaren 14a
Faxismoaren kontrako eguna
Maiatzaren 8an faxismoaren kontrako eguna antolatua izan zen Mauleko Pitxu Gaztetxean.
Arratsalde hastapenetik goiti, merkatuan, mahain inguruan eta dokumentalean 150 pertsona pasa bildu ziren faxismoaren kontrako borroka pentsatzeko eta eztabaidatzeko.
Mahain inguruan eta dokumentalean aipatu da faxismoa krisian den kapitalismoaren bisaia bortitza dela, eta beraz, faxismoaren kontra borrokatzeko kapitalismoaren kontra borrokatu behar dela.
Bestalde, antolatzaileek gogor salatu dituzte bezperan Maulen eginiko margoketa faxistak. Besteak beste, “Frantzia frantziarrentzat” idatzia izan zen, baina beste margoketa transfobo eta arrazistak ere agertu ziren. Ideia erreakzionarioak igaiten ari diren honetan, faxismoaren eta beraz kapitalismoaren kontra antolatzera deitzen dute.











