Herriz Herri - Aiherra (NB) | 2026ko Maiatzaren 14a
Sortze - Gers eskualderako ateraldia: xuxentze - Mikel Harguindeguyk finalean galdu
Sortze
Errekahuan bizi diren Oihana Darrieumerlou eta Yoan Caillabak ongietorria egin diote Eléonore Marie Isabelle alabari. Goresmenak aitama uroseri, ongi etorri sortu berriari, eta goraintziak aitatxi amatxieri.
Gers eskualderako ateraldia: xuxentze
Duela 2 aste hirugarren adinekoek Gers eskualdera egin ateraldia aipatu genuen, erranez 60 bat aihertar eta auzo herrietakoek parte hartu zutela. Parte hartu zutenetan Donamartirikoak, Donoztirikoak, lekuindarrak, aihertarrak eta Bastidakoak zirela azpimarratu behar da. Xuxentze hau egiten baldin badugu, horrek erran nahi du herri bat ahantzi genuela. Zoin ote? Pentsatzekoa da donamartiritarrek barkatuko dautatela.
Mikel Harguindeguyk finalean galdu
Joan den maiatzaren 3an, Frantziako buruz-burukako pilota txapelketaren finalak Senpereko Gantxiki trinketean iragan ziren, igande arratsaldez, helduetako lehen eta bigarren mailakoentzat, bai eta artekoentzat (junior).
Artekoen finalean, Abarratia batasuneko Mikel Harguindeguyk 34 eta 40 galdu zuen Teillagorry Mauleko pilotariaren aurka, partida ederra egin ondoan. Gaizki hasi zen galtzen baitzuen 0/11 eta 1/13, xiberotarraren boteak ezin karreatuz hastapenean, baina emeki emeki jokoan sarturik, 22tan berdindu zuen. Ondotik 3 berdinketa 26, 28 eta 32tan. Hondarrera bi pilotariak akituak ziren, eta Teillagorryk bote batzu sarturik 40/34 bururatu zuen partida. Partidak oren bat iraun du. Mikelek ez baitu aise amore emaiten, urte batez anitz hobetu da. Azpimarratu behar da txapeldunak 19 urte dituela, eta Mikelek 17 bakarrik. Bide onean dela ez da dudarik. Biba Mikel eta aupa Abarratia!
.121704.jpg)










