Hegoaldean | 2026ko Otsailaren 05a

Turismoaren arrakasta

Euskal Autonomia Erkidegoan, 2025ean 276.504 egoitza turistiko alokatuak izan dira (+%29,1) eta 833.527 gau bateko egonaldiak (+%15,8). Eustat estatistika erakundearen datuen arabera, hiru herrialdeetan gaualdiek gora egin dute, maila desberdinean bada ere: %27,5 Bizkaian, %6,1 Gipuzkoan eta %6,0 Araban. Alokatzeak Araban %14,6z jaitsi dira, Bizkaian eta Gipuzkoan %35,7z eta %21,4z igan. Atzerritik etorri pertsonen kopurua, urtean zehar %37,1ez...

Hegoaldean | 2026ko Otsailaren 05a

AHT Gelditu: otsailaren 21ean manifestazioa Iruñean

AHT Gelditu mugimenduak otsailaren 21erako manifestazioa deitu du, Iruñean iraganen da. “AHTren mafiari” eta Nafarroako AHTren aldeko plataformari erantzuteko xedea da. Azpiegitura “inposatua, suntsitzailea eta alferrikakoa” dela errana izan da. Mugimenduak ohartarazi du AHTk lurraldea suntsituko duela, energia kontsumoa handituko eta kostu ekonomiko handia...

Hegoaldean | 2026ko Otsailaren 05a

Trenetako greba otsailean

Semaf tren-makinisten Espainiako sindikatuak grebara deitu du otsailaren 9, 10 eta 11rako. Sarearen segurtasuna eta fidagarritasuna bermatzea eskatua izanen da. Epe laburrean 2 tren istripu iragan dira. Hiru langile hil dira, Adamuzen (Kordoba) 42 bidaiari hil dira eta Gelidan (Bartzelona) jadanik hil bat izan ondotik. Semafek ohar baten bidez adierazi du erantzukizun penala eskatuko duela tren azpiegituraren segurtasuna bermatzen duten arduradunei. Hori dela eta, trenbide-sarean premiazko...

Hegoaldean | 2026ko Otsailaren 05a

Getariako txakolinaren uzta

Getariako Txakolina Jatorrizko Deiturak uzta berriaren 3,3 milioi botila aurten merkaturatuko ditu. San Anton egunean Txakolin Eguna ospatzen da Getarian, urtero bezala uzta berria aurkezteko besta antolatua da. Errana denez 2025eko uzta, kalitate onekoa da, kantitatez 2024koarekin kasik parekoa (2,5 milioi litro - 3,3 milioi botila). Ekoizpena antzekoa izanez, iaz mahastizain sektore gehiago bildu ziren, aurten 479 kontatu dira, 2024an baino 21 gehiago. Itziar Eizagirre “Jatorrizko...

Orotarik | 2026ko Otsailaren 05a

Kukumarro

Txertoa

Gripa jin aitzin ahalaz, diote medikuek haren kontrako neurriak edo izariak hartu behar direla. Bainan beste eritasun, planeta eta heldeen kontra ere bai haurrari ematen zaio pikura andana bat. Euskaraz hori txertatzea deitzen da gehienik, txertoa ematen da. Arboletan ere erraiten da eta hori da erranahi zaharra.

Alabainan mediku ingeles batek asmatu zuen behien pikota erabiltzea sendagarri gisa jendeetan zegoen pikotaren...

Gogoa hazi | 2026ko Otsailaren 05a

Otsaila firili-farala

Hemen nauzue Zeelanda Berrian, eta ez dut behingoz otsaileko hilabete hau Euskal Herrian biziko. Otsaila ez da hilabete txarra besteen artean kokatua. Egun pare bat eskas izangatik ere, oren bat eta hamalau minutuko eguzki-argia irabazten dugu. Februarius, garbiketaren hilabetea zuten erromatarrek eta guk ere. Bazterren garbitzeko eta zuhaitz adarren kimutzeko garaia etorria da. Kimutu edo iñausi hortik ote “iñauteri” edo “ihauteri” hitzak?Otsaila firili farala izaten da,...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016