Orotarik | 2026ko Otsailaren 05a
Kolegioko besta
Doña Maria kolegioko besta ospatu dugu abenduaren 12an ostiralarekin. Urteko gaia “Biziarazten duten hitzak esaizkidazu” zelarik.
Elizkizun batekin hasi dugu eguna. Gela bakoitzak gai horren inguruan landutakoa erakutsi du, ekoizpen desberdinak eta aberatsak ikusaraziz.
Ikasleek motibatzen, lotzen eta handitzen duten hitzen inguruan lan egin zuten aurretik.
Urtero bezala, elkarte bat lagundu...
Orotarik | 2026ko Otsailaren 05a
Ziburutik Bilbora Durangotik pasatuz!
Abenduaren 3tik 5era, hirugarreneko ikasleek ateraldia egin dute Gernika, Bilbo eta Durangora.
Bidaia honen helburu nagusiak ikasleen nahietatik abiatuz, Gernika eta Bilboren historia eta beren garrantzia Euskal Herriko ekonomian eta garapenean ezagutzea izan dira batetik, eta bestetik, Durangoko historia eta bertan ospatzen den euskal kultur azoka bisitatzea.
Lehen egunean, Bermeora...
Ba ote dakixu? | 2026ko Otsailaren 05a
Alfred Dreyfusek bere Guyanako presondegi zilotik Felix Faure Errepublikako presidenteari idatzi zion, hobengabea zela goraki erraiteko, baina ez zuen arraposturik ukan. Dreyfus Debruaren islara zokoratua eta haren kulpabilitatea, iduriz, ezin eztabaidatuzkoa zirelakoan (“gauza jujatuaren autoritatea”), “aferak” hedabideen lehen orrialdeak utzi zituen. Dreyfus kasik ahantzia zen eta ez zelarik ahantzia gezurrez zikindua.
Euskal diaspora | 2026ko Otsailaren 05a
CHIVILCOY, ARGENTINA. Gernikako Plazaxka arra inauguratuko dute ortzegunean Buenos Aires probintziako hiri huntan. Herriko “Beti Aurrera” Euskal Etxearen eraikin dotorearen aldamenean kokatua, berdegunea da Plazaxka, triangelu formakoa, 1937an Gernikako sarraskian hil zirenak gogoak eta euskaldunen gorazarre sortua. Oraingoan, ikurrina eta bandera argentinarra igoko dituzte bertan egonkor dauden mastetara, Chivilcoyko Herriko Etxeko eta Euskal Etxeko buruzagitzak...
Mundu zabalean | 2026ko Urtarrilaren 29a
Italian, otsailean Neguko Olinpiar eta Paralinpiar Jokoak historiako ekologikoenak bezala promozionatuak izan ziren. Baina egun batzuk falta direnean, elur gune horietan egin diren obrak herritarrek eta elkarteek gogor kritikatzen dituzte.
Hegoaldean | 2026ko Urtarrilaren 29a
Imanol Pradales Eusko Jaurlaritzako lehendakariak Davoseko (Suitza) Munduko Ekonomia Foroan parte hartu du joan den astean. Lehen aldia da Euskadik eta Eusko Jaurlaritzako lehendakari batek foro ekonomiko horretan parte hartzen duela. Imanol Pradalesen xedea izan da Euskadi “lurralde fidagarri, lehiakor eta nazioarteko adostasun handiekin lerrokatutako” herrialdea dela erakustea.
Davoseko foroaren 56. edizioa izan den honetan, 130 herrialdetako 3.000 ordezkari politiko eta...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016