Orotarik | 2026ko Urtarrilaren 29a
Pastiza eta bizkotxa
Kanbon palangak pagoz: hitz horiek hogei aldiz zalu erraitea ez omen da egiten mihia behaztopatu gabe. Bainan bestalde Kanbok batzuetan ideia onak baditu hala nola bizkotxaren eguna. Adituek errezetarik hoberena zein den baitakite ez dut salatuko.
Haur denboran, bizkotxa hitza entzuten nuen eta pastiza ere bai. Iduritzen zait ardurenean bizkotxa jaten zela, etxean egina zela,...
Gogoa hazi | 2026ko Urtarrilaren 29a
Berriki Peio Ospitalek erraiten zaukun haur eta gazteak ez direla osagarri onean. Mundu ezegonkortasun batean bizi baitira, dena aldaketa deus segurik ez izanki. Beraz nola handitu konfiantzan?
Berriki mintzatu ditut bi erakasle. Esperientzia handikoak dira, baikorrak eta langileak. Hauek ere ohartuak dira haurrak ez direla untsa. Barneko kezka batek janak bezala eta horrela helduekin minbera, ikasteko gutiziarik ez, lehen zailtasunean abandonatzen.
Milaka etsenplu eman...
Orotarik | 2026ko Urtarrilaren 29a
Euskarari trufarik ez! Guk euskaraz zuek zergatik ez!
Abenduaren 3a, Euskararen Nazioarteko Eguna da, gure hizkuntzaren balio unibertsala aldarrikatzeko eguna… Euskara goraipatzeko, baina baita erabilpena sustatzeko eta egunero, gure jardueretan, eta gure kolegio honetan erabiltzen dugun hizkuntzari diogun atxikimendua adierazteko eguna da ere. Aurten, berriz ere, Nahieran eguna baliatu dugu horretarako. Molde alaian eta...
Orotarik | 2026ko Urtarrilaren 29a
Donostei eskolako historia proiektua
Aurten, historia da gure urteko hari gorria. Eskolako garai bakotxean, historia garai bat lantzen dugu gela guzietan, ama eskolatik CM2a arte.
Lehen garaian, prehistoria dugu landu, bakotxa bere heinean. Gizonen bilakaera eta bizi modua paleolitikoan eta neolitikoan deskubritu eta, murru artea, laborantxaren hastapena… Baigorriko Herriko Etxean den Mehaka erakusketa bisitatu dugu prehistoria...
Ba ote dakixu? | 2026ko Urtarrilaren 29a
Legearen kontrako erabaki batek zuen “auzia” aldatu eta Dreyfusen destino tragikoa zigilatu. Gerla-kontseilua aitzin, “estatistikoen sekzioak”, Sanderr koronelaren agintepean, armadako buruzagi gorenen baimenarekin (Gerla ministroa, Mercier jenerala, eta Aitzindaritza Goreneko buruzagiak, de Boisdeffre eta Gonse jeneralak), “dosier sekretu” bat eraiki zuen.
Euskal diaspora | 2026ko Urtarrilaren 29a
BAHIA BLANCA. 127 urte bete ditu ostegun huntan, urtarrilaren 29an, Argentinan, Bahia Blancako Unión Vasca Euskal Etxeak, eta bazkide eta adiskideek, elkarteko Txokoan bildu eta iraganaren, orainaren eta geroaren alde topa eginez ospatzea deliberatu dute. Munduan ehun urtetarik goiti dituzten Euskal Etxe multxo bereziko kide da 1899an Laurak Bat izenpean sortu zen Euskal Etxe bahiablancatarra.
PARISE. Euskal Etxean “Pariseko Euskal Komedy...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016