Mundu zabalean | 2026ko Urtarrilaren 22a

Mercosur: laborari ttipiak petzero

Urtarrilaren 17an, Paraguaiko hiriburuan, Mercosur hitzarmena edo ituna izenpetu da. 25 urteko negoziaketa luze baten ondotik eta laborarien salaketen artetik Hego Amerikako lau herri eta Europaren arteko merkatu handia idekitzen da. Mexikon ere laborariak kexu dira eta salatzen dituzte ALENA deitu beste hitzarmenaren ondorioak. Merkatu libre handiekin badira irabazle eta galtzaileak bainan laborari ttipiak dira beti petzero.

Hegoaldean | 2026ko Urtarrilaren 22a

Eusko Jaurlaritzak bost eskumen gehiago

Langabezia sarien kudeaketa, kotizaziorik gabeko laguntzak, eskola asurantzak, itsas salbamendua eta makineriaren egiaztatzeko zentroa sartzen dira joan den urtarrilaren 15ean Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak izenpetu duten Jaurlaritzaren aldeko eskumen berrien akordioan. Horrenbestez, Gizarte Asurantzaren atal batzuk kudeatzen hasiko da Eusko Jaurlaritza lehen aldiz, 2027ko urtarrilean.

Eskumenen zabaltzeko akordio hau bereziki garrantzitsua da, ezen urte luzez ezinezkotzat...

Hegoaldean | 2026ko Urtarrilaren 22a

Hego Euskal Herriko laborarien ekintza

Irungo mugan autobidea blokatzen laurehun bat laborari ziren joan den asteazkenean, Hego Euskal Herri osotik jinik. Autobusez gehienak eta Gipuzkoako eta Nafarroako hainbatek traktorez bidea eginik, hauek hirurogei bat zirela. ENBA, EHNE eta UAGN Hego Euskal Herriko nekazarien elkarte nagusiak deitzen zuten eta haiei juntatu zaizkie Nafarroako “Semilla y Belarra”-ko, Arabako “Atac Trebiñu” eta “Araba Landaren Alde” taldeko kide zenbait. Lapurditik,“A63ko ultrak”...

Hegoaldean | 2026ko Urtarrilaren 22a

Arriaga, Mozart euskalduna?

Juan Crisostomo Arriaga (1806-1826) musika egilea 1826ko urtarrilaren 17an zendu zen Parisen, 20 urte baizik ez zuela. Aurten haren heriotzaren bigarren mendeurrena dela eta, Euskadiko Orkestrak, Bilboko Arriaga antzokiak ala La Ritirata orkestrak hainbat omenaldi egiten dizkiote euskal konpositore zorigabeari.

Mozart bezala, Arriaga urtarrilaren 27an sortua zen eta gazterik hasi zen musika sortzen. 1818an,...

Hegoaldean | 2026ko Urtarrilaren 22a

Aroztegia, migrazioa eta Itoiz inspirazio iturri

Muga hautsien hegalak deitzen da Ernesto Prat Urzainkiren (Berriozar, Nafarroa, 1978) hirugarren eleberria. Horrekin, Baztanen kokatzen den bere trilogia bururatutzat eman du. Praten hirugarren eleberri beltzean migrazioa, espekulazio urbanistikoa eta lurraren defentsarako erresistentzia ekintza bat biltzen dira. Ernesto Pratek 2017an abiatu zuen bere trilogia beltza, hain zuzen, (H)ilbeltza burtsa irabazi baitzuen orduan eta

Hegoaldean | 2026ko Urtarrilaren 22a

(H)ilbeltza, igande arte

Joan den astelehenean hasirik, zinema, literatura-eztabaida eta liburu-aurkezpenak izanen dira Baztango (H)ilbeltza egunetan, ostiraletik igandera. Hurrenez hurren Iruritan, Erratzun eta Elizondon antolatuko dira ekitaldiak. Jose Julian Bakedanoren 1986ko “Oraingoz izen gabe” filma proiektatuko dute ostegunean. Ibiakoitzean, “Basque noir edo euskal nobela beltza” gaiaren inguruan ariko dira Aingeru Epalza eta Bea Salaberri. Arratsaldean, Miren Agur Meabek, Iñaki Dorronsorok eta...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016