Hegoaldean | 2026ko Urtarrilaren 29a
Kirolaren Arbitraje Auzitegiak (KAA) erabaki du ez duela eskumenik Euskadiko Euskal Pilota Federazioaren ofizialtasunaren kontra Espainiako Pilota Federazioak pausatu zuen helegiteaz erabakirik hartzeko. Lehenagotik Kubak kendua zuen bere helegitea. Beraz, auzia horretan gelditzen da, Espainiako eta Kubako Federazioei agortu baitzaie bertze epaitegi batzuei parte emateko epea. Gainera, kirol sailean, KAA da auzitegi gorena, eta erabaki horrekin, ofizialtasuna eman dio Euskadiko Euskal Pilota...
Hegoaldean | 2026ko Urtarrilaren 29a
Hego Euskal Herriko osagarri publikoko medikuak greban jarriko dira heldu diren hilabeteetan. Osakidetzako (EAE) eta Osasunbideko (Nafarroa) sendagileek otsailetik ekaina arteko hilabete bakoitzean aste batez lana utziko dute. Lehen greba astea otsailaren 16tik landa izanen da. SME Euskadiko Sendagileen Sindikatuak eta Nafarroako Sindikatu Medikoak bat egin dute greba deialdiarekin.
Mugimendu honen partaide dira, halaber, Espainiar Estatuko hainbat erkidegoetako medikuen sindikatuak....
Hegoaldean | 2026ko Urtarrilaren 29a
Aurten beteko dira 50 urte 1976ko martxoaren 3ko sarraskia gertatu zela Gasteizko San Frantzisko elizan. Polizia tiroka oldartu zitzaien han bilduak ziren langile grebalariei, eta haietako bost hil zituzten. Urtemuga horren karietara, hainbat talde eta erakunde ari dira oroimen-ekitaldiak prestatzen.
Ernai gazte antolakundeak, “ekinez egina, memoria eta borroka” izeneko dinamika aurkeztu du. Ekimen horren baitan, martxoaren 3ko gertakariei buruzko mintzaldiak emanen...
Hegoaldean | 2026ko Urtarrilaren 29a
Eusko Jaurlaritzak hamabi eskola publiko elkartuko ditu Bizkaian, eta sei ikastetxe bilakatuko dira. Zehazki, Bilbo, Basauri, Getxo eta Leioako eskolak hunkituko ditu bateratze prozesuak.
Eskolak elkarretaratzearen arrazoietako bat ikasle kopuruen apaltzea da. Alabaina, gero eta haur gutiago sortzen da, eta beraz, ikastetxeetan izena ematen duten haurren kopurua ere murriztu da. Jaurlaritzak jakinarazi duenaren arabera, 2020tik hona 13.000 ikasle baino gehiago galdu dira Ama Eskoletan...
Hegoaldean | 2026ko Urtarrilaren 29a
Lan merkatuari buruzko Eustaten inkestaren emaitzak ezagutzera eman dira joan den urtarrilaren 23an. Horien arabera, langabezia heina %6,3ra apaldu da EAEn 2025. urte bukaeran. 2008ra behatu behar da tasa ttipiago bat ikusteko, orduan %3,8 izan baitzen batez bestekoa.
Eustaten biztanleria aktiboaren inkestak erakusten du 68.000 langabe zirela 2025eko laugarren hiruhilekoan EAEn, aitzineko urteko garai berean baino 7.600 gutiago. Langabe horien erdiak baino gehiago Bizkaian daude...
Hegoaldean | 2026ko Urtarrilaren 29a
Sorturen IV. Kongresua bururatu da joan den larunbatean, Ficoban, 600 militanteren presentziarekin. Duela urtea jakinarazia zuen bezala, Arkaitz Rodriguezek koordinatzaile nagusi kargua utzi du, eta Xabi Iraolak hartu dio lekukoa.
Iraolak Sorturen gidaritza hartzean egin duen lehen mintzaldian, hiru eginkizun nagusi zehaztu ditu: euskal proiektu nazionala eraberritzea, politikaren zentzu eraldatzailearekin birkonektatzea, eta Euskal Estatuaren oinarriak eraikitzea.
...Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016