Hegoaldean | 2026ko Urtarrilaren 22a

Astore enpresa, salgai

Astore pilota eta kirol arropa saltzailea enkanteetan aterako da ostiral honetan. Zabaldu diren informazioen arabera, hiru ala lau erosle-gai izan daitezke, horietan Gipuzkoako batzuk. Ternua Group taldeko lau marken artean, Astore da salgai gelditzen den azken enpresa. Kanporatuak izanen diren langileek kalte ordainak ukan dituzte. Taldeakjakinarazi duenez, salmenta operazio guziak gauzatu ondorenehun lanpostutik hurbil atxikiak izanen dira. Etxalarren (Nafarroa), Lorpen markako galtzerdiak...

Orotarik | 2026ko Urtarrilaren 22a

Kukumarro

Zakurraren ipurdira

Zakurraren ipurdira aipatu behar dut baina ez anatomiarik ez urrin berezirik. Mintzaira guzietan bada erran molderik leku bat zinez urrun eta bazter batean dagoela adierazteko, edota norbait harat igorri nahi dugula aski finki.

Mintzatzeko manera horiek bortitzak izaiten ahal dira, edo arruntak, edo legunduak. Euskaraz aipatzen direnak haize, pikoak, popa, antzerak, porrua, infernua edo debrua eta bereziki...

Orotarik | 2026ko Urtarrilaren 22a

Haziak mintzo

Kultura gozatu!

San Mixeleko 4. elebidunek “Kultrurarekin Handitu” proiektua lantzen dute aurten. Jarduera desberdinak antolatuak izan dira eragileei eta irakasleei esker. Azkenean, ikusgarri zati bataurkeztuko dute, Bilaka konpainiarekin maiatzean.

Bilaka konpainia eta dantza

Urrian hasi dira proiektua lantzen eta Bilaka konpainiarekin ikusgarria eginen dute maiatz hastapenean. Urritik, dantzariak...

Orotarik | 2026ko Urtarrilaren 22a

Itsas bazterretik

Azaroa, mokofin eta elkartasunezko hilabetea...

Joan den azaroaren 5eko mintzaldiaren ondotik, parte hartzaileen arteko ikasle gehienek bilkura bat antolatu zuten elkartasunez kolegioan egingo zen ekintza erabakitzeko.

Hala nola, dirua irabazteko gosari salmenta plantan ezarri zuten goizero eta lau astez, 3./4. ikasleko lan txandak antolatuz. Ikasle gehienek bixkotxak, cookies-ak edota matahamiak egin zituzten diru gehiago...

Ba ote dakixu? | 2026ko Urtarrilaren 22a

Dreyfus afera (3/10)

1894ko urriaren 6tik goiti, Aitzindaritza Goreneko ofizier gehienak konbentzituak ziren Dreyfus hobenduna zela. Kontrakoa erakusten zituzten elementuak baztertuak izan ziren (adibidez, ofizier ikastun langileak ez ziren maniobretara abiatu 1894an, alta, bordereau-aren autoreak “maniobretara abiatuko” zela idatzi zuen).

Euskal diaspora | 2026ko Urtarrilaren 22a

Diasporako danbor burrunba donostiarra

Txoko huntan aitzinatu bezala, joan den ebiakoitzean hasi ziren munduko Euskal Etxeetan danbor eta atabalen burrunba-harrabotsak, San Sebastian eguna Donostiako moldean, danborra joz, ospatzeko. Errana dugu hemen gure Diasporan goiti ari den besta moldea dela eta Argentinan, konparazio, gero eta gehiago direla danborrada atera eta ikastaro eta tailerrak antolatzen dituzten euskal elkarteak, batzuetan urtarrilaren 20aren inguruan, eta beste batzuetan Euskal Asteetan, Aberri Egunean... Aurten...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016