Orotarik | 2026ko Otsailaren 12a

Haziak mintzo

Hostoz Hosto

Aurten Hostoz Hosto proiektuan parte hartu dugu. Komikiak, eleberriak, bildumak, liburu mota desberdinetako liburu batzu irakurri ditugu.

Joanes, Geneviève eta Ttoni, liburutegiko animatzaileak, 4 aldiz etorri dira eskolako talde guziekin lan egitera.

Momentu horietan eskulanak egin ditugu liburueri buruz, edo ttikieri ipuinak kondatu dituzte.

Hostoz Hosto proiektua bukatuko delarik, gure eskola Sarako...

Orotarik | 2026ko Otsailaren 12a

Itsas bazterretik

Elkar'topa #2: Zarena Zarelako taldeko dantzariak

Hilabetero bezala, bigarren aldikoz "Elkar'topa"-ren hitzordua ukan dugu kolegioan.

Lehen saioa pilota gaiari lotu bagenuen, aldi honetan dantzari lotu dugu.

Hala nola, abenduaren 12an, Zarena Zarelako taldeko 4 kide komitatu ditugu, bi neska eta bi mutiko: ikasle ohiak izan diren Iraia eta Julene, eta Aitor eta Unai...

Lehen partean, 6. eta 5.eko 33 ikasle bildu dira eta...

Ba ote dakixu? | 2026ko Otsailaren 12a

Dreyfus afera (6/10)

1896ko udan, “Debruaren islako presoa” gero eta ahantziagoa zen. Orduan, afera berpizteko, “bezperako dreyfusard”-ek (Mathieu Dreyfus, Reinach, Lazare...) gertakari baten sortzea erabaki zuten, Dreyfusek Debruaren islatik ihes egin zuelaren berria hedatuz. Britainiar agentzia batek zuen operazioa eraman eta, irailaren 3an, Daily Chronicle-k berri faltsua hedatu zuen. Lehenik, berria kasik oharkabean pasatu zen prentsan, baina ez gobernuan, Kolonietako ministroak Dreyfusen presondegiratze baldint

Euskal diaspora | 2026ko Otsailaren 12a

Santa Ageda kantari, Sutter Yuba, Salt Lake eta San Frantziskoko elgarretaratzeak

BOISE, IDAHO. Iragarri bezala, Santa Ageda edo Agate Deuna besta eta kantaldia otsailaren 4ko astean egin zen Diasporako leku batzuetan. AEBko Boisen, bi hitzordurekin, lehena astelehenez, hiriko Basque Block euskal auzoan, euskara ikasleekin, hogei bat kantari makilekin kobla tradizionalak kantaturik; eta ondoren, Santa Ageda bezperan, asteazkenean, Boiseko Ikastolako umeek kantaturik, kasu huntan Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoen kantua, “Oles, oles lurra esna...

Mundu zabalean | 2026ko Otsailaren 05a

Nazioarteko erakundeak lanjerean

OMS nazioarteko Osagarri Erakundetik atera dira ofizialki urtarrilaren 23an Amerikako Estatu Batuak (AEB). Aitzineko astean nazioarteko beste 66 erakunde kanporatu ditu Trumpek. Netanyahurekin batera nazioarteko egituren eta arduradunen zikintzeko politika orokorraren beste urrats bat da. Heien meneko dauden egiturak dituzte inposatu nahi.

Hegoaldean | 2026ko Otsailaren 05a

Lanpostuentzako ordezkatze eta talentu eskasia

Lanpostuen datuak aztertuak izan dira eta emaitzek soldata apalak direla erakusten dute. Zuzendari postuetakoek dituzte ordainsari gorenak, urteko 78.900 euro eta 264.100 euroren artean. Beste muturrean, soldatarik apalenak dituzten lanpostuak administrari langileenak dira, 2025ean urteko 26.000 euroko batez besteko ordainsariarekin. Euskal Erkidegoan, 2026an batez besteko soldata %3,6z emendatuko da, 2025eko kopuru berdintsua.

LKS Nexten arabera, batez besteko soldatek “goranzko...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016