Hegoaldean | 2026ko Otsailaren 12a

Donostia, Espainiako Estatuko hiriburu karioena

Berriz ere Donostia da Espainiako Estatuko hiriburu karioena etxebizitzaren erosteari dagokionez, Madril, Bartzelona, Palma eta Bilboren aitzinetik. Adituek azpimarratzen dute berritasun nagusia ez dela Donostia sailkapen horren buru izatea - hori hala baita aspalditik - baizik eta oraingoan, metro karratuak argiki gainditu duela 6.000 euroko balioaren maila.

Erregistratzaileen Elkargoak egiten duen Higiezinen Erregistro Estatistikaren arabera, batez beste metro koadroa 6.107 eurotan...

Hegoaldean | 2026ko Otsailaren 12a

Arabako Bertsolari Txapelketa abiatu da

Aroa Arrizubieta egungo txapeldunak eraman zuen Arabako Bertsolari Txapelketaren XVII. edizioa joan den larunbateko lehen saioa Oionen. Harekin batean, Felipe Zelaieta, Iñaki Viñaspre, Martin Abarrategi, Sabin Abarrategi eta Unai Anda ziren bertsulari deituak. Lehen faseak Laudion eta Izarran jarraituko du otsailean. Finala berriz Gasteizen jokatuko da, martxoaren 28an. Zehazkiago, otsailaren 15ean izanen da ondoko saioa, Laudion, eta otsailaren 21ean azkena, Izarran. Segitzeko, martxoko...

Hegoaldean | 2026ko Otsailaren 12a

Geuretik Sortuak kultur-egitasmoaren uzta berria

Euskarazko sormena sustatzea xede duen Geuretik Sortuak egitasmoak lan argitaratu berriak aurkeztu ditu. Lau film labur, hamaika narrazio, zortzi antzezlan eta zazpi komiki izanen dira 2025-2026ko uzta. Ikus-entzunezkoetan, Alba LozanorenAho Beltza, Raul Barrerasen Bitartean, Aitor eta Izaro Arrutiren Mintzo zen eta Olatz Ovejeroren Ikusi Makusi lanak ditugu.

Bestalde, Hamaika irakurtzeko jaioak tituluaren pean, literaturaren arloan...

Hegoaldean | 2026ko Otsailaren 12a

1976ko martxoaren 3ko hilketen memoria

1976ko martxoaren 3an Gasteizen izan zen bost langile grebalarien heriotzaren 50. urteurrena ospatzeko zenbait aste falta direla, Martxoak 3 elkarteak “Amets berriak” kantua aurkeztu du. Karmele Jaio idazlearenak dira hitzak eta kantaria Idoia Asurmendi izanen da.

Oroit heldu den martxoaren 3an mende erdia beteko dela Gasteizko Zaramaga auzoko Asisko San Frantzisko elizan Espainiako Polizia Armatuak langileen biltzarra hustu eta tiroz bost jende hil zituenetik. Hurrengo egunetan...

Orotarik | 2026ko Otsailaren 12a

Kukumarro

Bonaparte eta euskara

Artetarik gertatzen zaigu arrotz jakintsuak aipatzea, bereziki euskara ikertu dutenak, haien artean sar daitezke Julien Vinson, Lécluse, Van Eys, Broca eta beste. Egun Bonaparte izanen da hautatzen duguna. Bonaparte, ez Napoleon Bonaparte baina bere iloba Louis-Lucien Bonaparte.

Lucien Bonaparteren seme honek lan gaitza egin zuen euskarari buruz eta bereziki euskararen dialektoen karta edo mapa...

Gogoa hazi | 2026ko Otsailaren 12a

Vatican II giristinoak eta euskara suspertzen II

Vatican II Kontzilioaren 60. urtebetetzea kari Mikel Epalzak mintzaldi sakona eman zuen frantsesez Ziburun 2025/09/10ean. Bortz puntutan. Hona lehenaren 2. erdia.


1964ko Mendekoste egunean, Baionako diozesako apezen bilkura batean, euskarazko lehen meza ospatua izan zen. Erromak euskararen erabilpena baimendu zuen Meza Ordinarioarentzat 1965eko abenduaren 5ean. Itzulpen lan bateratua abiatu zen...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016