Hegoaldean | 2026ko Martxoaren 05a

Sidenor Palestinako genozidioaren laguntzaile

Sidenor euskal enpresak altzairua Israelera igorri aitzin bazekien zertarako erabiliko zuen IMI SystemsIsraelgo armagintza enpresak. Bere defentsarako haatik, Sidenorrek azpimarratu du ez zuela legerik hautsi IMIri altzairua saldurik, ezen operazioa gauzatu zenean Espainian ez baitzen horren egiteko debekurik. Enpresako iturrien arabera “Espainiako Gobernuak 2025eko irailean erabaki zuen Israeli arma bahimendua ezartzea, eta Sidenorrek 2025eko uztailaren 1ean eten zituen Israelekiko...

Hegoaldean | 2026ko Martxoaren 05a

Petronor berriz ere kutsatzaile Muskizen

Bizkaiko Muskizko San Julian auzoan kutsadura gertatu zen berriz ere joan den otsailaren 26an. Hain zuzen, metro kubikoko 80 eta 132 mikrogramo bentzeno artean pilatu zen 10:15etik 11:00etara. Ondotik murriztuz joan zen, baina arratsaldean kutsadurak berriz egin zuen gora, metro kubikoko 200 mikrogramo izateraino. Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak arrastian abisatu zuen biztanleria ahal zen guzietan leku hetsietan egoteko, ateak eta leihoak hetsirik, aire zabalean jarduera fisikorik egin...

Hegoaldean | 2026ko Martxoaren 05a

Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformak 10 urte

Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformak hamargarren urteurrena ospatu zuen joan den otsailaren 28an. Kudeatzaileen ustez, immigranteen egoera ez da hobetu hamarkada batez eta “errefuxiatuen egoera arazo politikoa baita, batzuentzat, egoera hoberantz aldatu da: adibidez, errefuxiatu ukrainarrentzat edo venezuelarrentzat. Beste batzuentzat, ordea, ez”.

Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformak azpimarratzen du arrazoi politikoak direla eta, Venezuelako migratzaileek laguntza gehiago...

Hegoaldean | 2026ko Martxoaren 05a

Espainiako Goya sariak euskal aktoreentzat

Jose Ramon Soroizek, Nagore Aranburuk eta Patricia Lopez Arnaizek Goya sari bana irabazi dute. Beste bi euskal aktore ere saritu zituzten Goya aipagarrien ekitaldian, biak ere Alauda Ruiz de Azua zuzendari bizkaitarraren “Los domingosfilmean egin antzezpenengatik: Nagore Aranburuk taldeko emazte aktorerik hoberenaren saria irabazi du, eta Patricia Lopez Arnaizek aktore protagonistarik onenarena. Kandido Uranga aktore trebatua ere hautatuen artean zen...

Orotarik | 2026ko Martxoaren 05a

Kukumarro

Urina eta gantza

Urdea hil ondoan, urina zer den badakigu baina bestalde gantza hitza entzuten da. Erakutsi nahi nuke gantza eta urina ez dela arras gauza bera.

Gantza lehenik. Hori da urdeek larru inguruan duten urin puska bat, eta gizonek ere frangotan adinarekin biltzen dutena. Erdaraz hori “la panne” deitzen da. Ez dut biziki entzuten baina norbait mehe delarik eta erne-ernea erran daiteke: Hunek...

Gogoa hazi | 2026ko Martxoaren 05a

Abisatuak gira!

Elizabette Guéçamburu Kalifornian sortua da. Aita ezterenzubitarra, haurretik eritasun batek mugitu gabe egoitea behartzen duena. Bainan presuna argia da eta baikorra. Ikusiz Estatu Batuetako egoera, “my father” artikulua idatzi du, oihu bat bezala, deneri konpreniarazteko zer pasatzen den eta gu denen abisatzeko. Ea dei hau entzunen dugun? Huna laburbildurik zer dioen: Aita sortu zenean aleman soldadu naziak etxean zituzten. Beraz gerlaren eta beldurraren berri badaki aitak. Ez da harritzeko


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016